Piztiarioa

Benetako nahiz irudimenezko animalien deskribapen-liburuek (piztiarioek) tradizio luzea dute. Erdi Aroan ohikoak ziren piztiarioetan (bestiarium) animalia ezezagun eta arraroenak deskribatu eta marrazten saiatzen ziren egileak. Garai hartako piztiario gehienen berezitasuna testuarekin batera zetorren ilustrazioa izan ohi zen. Geroztik ere, piztiarioek beti izan dute sona handia eta animalia ezezagunen deskribapen nahiz irudiek jakin-min berezia sortu izan dute ikusleengan.
Garai bateko piztiarioek bezala, hitzez eta irudiz irakurlearen eta ikuslearen barrenean zirrara ezabaezina sortzea helburu duen liburu bat da Baroja Colletek eta Txilikuk proposatzen diguten erakusketaren oinarria. Bost urte luzeko sortze-lan eta garapenaren ondoren etorri zen liburua eta orain erakusketa bilakatu da.
Akerbeltz, Herensugea, Mateo Txistu… ezagunak egiten zaizkigu gehienoi, baina, Jinshin-Uwo (Japonian lurrikarak eragiten dituen aingira erraldoia), Atlantikoko Kraken beldurgarria, eta Greziako Pegaso zaldi hegalaria ere biltzen dira Ganbarako Piztiarioan. Guztira 26 testuk eta beste hainbeste grabatuk osatzen dute Piztiarioa erakusketa; guztiak egiteko, tradiziozko teknika kalkografikoak erabili dira: kobrezko plantxa gaineko akuaforte, urtinta eta berniz bigunaren teknikak.
Grabatuak nola egiten diren ikusteko aukera
Erakusketak irauten duen bitartean, grabatuak nola egiten diren ikusteko modua ere izango da Ganbaran. Torkulu bat egongo da aretoan eta, ostegunero 18:00etan, Estibaliz Alvarez Txokolarte taldeko grabatzailea arituko da bertaratzen direnei demostrazioak egiten.
Erakusketaren ordutegia:
- Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita.
- Taldeentzat bisita gidatuak: astelehenetik ostiralera
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17