“Play Again! Jolasa eta liburutegia” jardunaldia

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta Koldo Mitxelena Liburutegiak elkarlanean eta seigarren urtez, gamifikazioa liburutegietan gaiaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute, “Play again! Jolasa eta liburutegia” lelopean.
Ekitaldia urriak 26 ostiralean izango da. Goizez, erreferentziazko lankideen hitzaldiak izango dira Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Arratsaldez, lantegi praktiko bat izango da Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegian Ana Ordasen eskutik. Beharrezkoa da bi ekintzetan aldez aurretik izena ematea.
Urriak 26, ostirala. Egitaraua
Goizeko saioa
Koldo Mitxelena Kulturunea. Areto Nagusia
Aurretiko izen-ematea
Harremana: kmkliburutegia@gmail.com
Streaming: KMK zuzenean
9:00 – 9:30 Harrera eta ongi etorria
9:30 – 10:30 Pepe Pedraz. Liburutegien arlo dibertigarrian barrena. Jokoa, transformazio eta aldaketa bezala
10:30 – 11:00 Atsedena
11:00 – 11:45 Marina Espasa. Literapolisbcn: hiria eleberri bihur dezagun
11:45 – 12:30 Azahara G. Peralta. 2075 Esperientzia Gakoa: distopia gamifikatua liburutegian
12:30 – 13:15 Andrea Vitórica. Misterio harrapariak
13:15 – 14:00 Moderatzailea: Ana Ordás. Liburutegiak jokoen bidez eraldatzen. Parte hartzaileak: goizeko hizlariak
Arratsaldeko saioa
Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia
Aurretiko izen-ematea
Harremana: kmkliburutegia@gmail.com
Pertsona kopurua: 30
16:00 – 18:30 Ana Ordás. Lantegia: Irakurketa jokoan
Azkenik, larunbatean familia lantegi bat izango da, oraingoan ere jolasa eta liburutegiarekin lotuta. Jarduera hiru leku ezberdinetan izango da: Komikigunea, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia eta Okendoko Kultur Etxean. Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honetara idatzi: kmkliburutegia@gmail.com. Izena emateko, hemen sakatu.
Animatu eta partu-hartu ostiraleko saio profesionalean edota larunbateko familia lantegian!