Poesia naturan
Urriaren 19an, goizeko 9:30etatik aurrera, naturak, literaturak, musikak eta marrazkiak bat egingo dute zentzumen guztiez gozatu ahal izango den jardunaldi berezi batean. Hitzordua Cristina-Enea Parkean izango da. Bertan, Andoni Salamero poetak gidatutako artista talde batek geure barrenean daramagun sormena ateratzera gonbidatuko gaituzte.
Parte hartzaileek naturarekin kontaktua sentitu eta esperimentatzeaz gain, norberaren sormen gaitasuna deskubritzea da helburua.
KOLDO MITXELENA Kulturuneak eta Cristina-Enea Fundazioak antolaturiko ekitaldi hau 9:30etan hasiko da eta ondorengo artistek parte hartuko dute: Andoni Salamero, poeta; Jon Goenaga, piano jolea eta Josu Maroto, marrazkilaria.
Jardunaldia bi zatitan burutuko da. Lehenik poesiaren ibilbidea egingo da: inspirazio poetikoa naturarekin kontaktuan, Andoni Salamerok olerkari-gida gisan arituko delarik. Publikoaren parte hartze aktiboa eskatuko da. Gero poesia errezitaldia egingo da Jon Goenagaren musikaz eta Josu Marotoren marrazkiez lagundurik.