Poetika
Koldo Mitxelena Kulturunea poesiaren kanpora eta barrura begira jarriko da berriro, Poetika izeneko egitaraua martxan jartzeko. Hain zuzen, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira KMko Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan aditua den pertsonaren batek poeta horren aurkezpena egingo du, haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez. Musikeneko ikasle bat protagonista izango da ere, eta hainbat musika-pieza interpretatuko ditu. Hiru ardatz nagusi horietan egituratako dira Poetika ekimen berriko musika eta poesia ikuskizunak. Emanaldiak programatuko dira, martxoan hasi eta azarora arte (uztailean eta abuztuan izan ezik). Beraz, guztira zazpi emanaldi antolatuko dira.
Antonio Enrique Granadako poetak programa abiatuko du, La palabra muda (El gallo de oro, 2018) izeneko bere azken liburuko poemak errezitatuko ditu, besteak beste. Errezitaldia martxoaren 9an, ostirala, arratsaldeko 19:30etan, izango da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Carlos Aurtenetxek aurkeztuko du ekitaldia, eta Alexandra Delorme harpalariak lagunduko du bere musikarekin.
(Hizkuntza: gaztelania)