Poetika 2018
Koldo Mitxelena Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak haren olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan adituren batek poetaren aurkezpena egingo du haren poesia lanari buruzkonondik norakoen azalpenaeta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasleak protagonista izango dira ere hainbat musika-pieza interpretatuz. Guztira zortzi emanaldi antolatu dira. Poesiak ez du bere tokia galdu guztion topaguneizan nahi duen etxe honetan.
Apirilak 13, ostirala, 19:30ean (gaztelania)
Poeta: Eli Tolaretxipi
Gidaria: José Luis Padrón
Poetika: Jon Obeso
Musikaria: Noelia Rodríguez (klarinete)
Eli Tolaretxipi (Donostia, 1962) olerkigilea, irakaslea eta itzultzailea da. Olerki liburu hauek idatzi ditu: Amor Muerto / Naturaleza Muerta, Los lazos del número, El especulador, Edgar, eta Incidental. Itzuli ditu, beste idazle batzuen artean, Sylvia Plath, Elizabeth Bishop, Menna Elfyn, Aurelia Arkotxa, Tess Gallagher, Lydia Flemm eta Patti Smith. Bere obra itzulia izan da ingelesera, frantsesera eta italierara.
Olerkigintzan hasi nintzen nire barnean bizitzen nuenak ez zuelako zerikusirik kanpotik bizi nuenarekin. Olerkia zen bi mundu horien artean zegoen puntua, kanpokoari sartzen uzten dion tarte bat eta gero nahasi, hil, animatu eta kanporatzen duena oso modu filtratuan, oso zukututa… Urrun egon nahi dut zaratatik, topikotik, konplazentziatik, sentimendutik, didaktismotik eta saiatzen naiz hautatzen bakarrik olerkiaren bizitzarentzat garrantzitsua dena, bere zentzutik bereizi ezin dena, hain zuzen. Eli Tolaretxipi
Eli Tolarretxipiren olerkigintzak abentura edo arrisku egoera bat sorrarazten du. Beharbada bere ezaugarririk bereziena naturaltasuna da, harriduraren naturaltasun bat. Olvido García Valdés
Jon Obeso (Donostia, 1970) idazlea eta olerkigilea da. Bilbao egunkarirako Poéticas sailaren egilea (gaztelaniaz egiten duten egile euskaldunak). Honako eleberri hauek idatzi ditu: Alimento para moscas (XVII. Lengua de Trapo saria, 2012) eta Las edades del agua. Bere azken liburua, Invención de la piel izenekoak Blas de Otero – Villa de Bilbao VI. Poesia Saria lortu zuen.
Maiatzak 17, osteguna, 19:30ean (euskara)
Poeta: Tere Irastortza
Gidaria: Felipe Juaristi
Musikaria: Ainhoa Garayar (biolina)
Tere Irastortza (Zaldibia, 1961), ikasketaz filologoa, Ibilbide luzeko idazlea da, eta poeta oroz gain. 1980an plazaratu zuen lehen liburua, Gabeziak. Obra poetiko oso oparoa osatu du harrezkero, olerkia, saiakera eta zutabegintza landuz batik bat. Beasaingo Andramendi ikastolako zuzendaria da, eta Bergarako Idazle Eskolako sortzaile, irakasle eta zuzendaria ere bai. Tere Irastortza Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakaria izan da. Txoriak dira bederatzi (Pamiela, 2017), ohar, gogoeta eta hainbat poematik abiatu duen haren liburu berria euskal, emakume, irakurle eta idazle baten liburua da.
Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, kazetaritza, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Bi aldiz irabazi du Euskadi Saria. Balea Zuria argitaletxe sortu berriko lantaldean kide da. 2014an kaleratu zuen bere poesia lanik berriena, Piztutako etxea (Erein).
Ekainak 14, osteguna, 19:30ean (euskara)
Poeta: Jon Gerediaga
Gidaria: Alex Gurrutxaga
Musikaria: José Belda (gitarra)
Jon Gerediaga (Bilbo, 1975) filosofia irakaslea da. Antzerkian ibilbide oparoa egindakoa bada ere, antzerkia baino lehenago poesia dago beti, eta gure artean diren poesia bideetan bide originalenetakoa agertu du Gerediagak argitaratu dituen lau poema liburu eder bezain aberatsetan: Fitola balba, karpuki tui (2004), Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007), Zentauro-hankak (2012) eta Argia, lurra, zuhaitza, zerua (2015), denak Pamiela argitaletxean. Ez da plazan agerpenak egin zalea. Beraz, hau da euskal literaturaren munduan egutegian gorriz markatu beharreko eguna.
Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988) Literatura Konparatua ikasi zuen Trentoko Unibertsitatean, eta "Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak" Masterra egin du EHUn. Berria egunkarian kolaboratzen du literatura kritikari gisa 2012ko urritik, eta ‘Caravansari’ aldizkariko erredaktorea da euskal poesia sailean. Rikardo Arregi saria irabazi zuen 2013an, Kazetari Berria atalean. Aspaldiko pasioa da Gurrutxagarentzat literatura. Euskarazko literatura solasaldiak gidatzen ditu Garoa liburu dendan, Zarautzen.
Irailak 11, asteartea, 19:30 (gaztelania)
Olerkaria: Esther Ramón
Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika : Jon Obeso
Musika : Elena Gómez (biolontxelo)
Esther Ramón (Madrid 1970), olerkigilea, literatur kritikaria eta sormen-idazketako irakaslea da. Literatura konparatuko Teorian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Pedro Casariego Córdoba olerkigilearen obraren tesiarekin. Honako olerki bilduma hauek argitaratu ditu: Tundra (2002), Reses (2008), Grisú (2009), Sales (2011), Caza con hurunes (2013), Desfrío (2015), Morada (2016) eta En flecha (2018). Minerva aldizkariaren idazketa koordinatzailea izan da Madrilgo Bellas Artes Zirkuluan eta Zirkulu Irratiko Definición de savia olerki programaren zuzendarikidea.Gaur egun, José Hierro Olerki Zentroko Fundazioan olerki-irakaslea da. 2008an Olerkigintzako Ojo Crítico Saria lortu zuen.
Heraklitoren jarraitzailea izanik oso urrun dago Platonen idealismotik eta Diogenesen zinismotik; olerkigileak proposatzen du “etxerik gabe bizi / barrikarik gabe / ur-jauzian bizitzea”. (Mario Martín Gijón)
Jon Obeso (Donostia, 1970), idazlea eta olerkigilea.Poéticas(Gaztelaniaz egiten duten euskal idazleak) sailaren egilea Bilbao egunkarirako.Honako eleberri hauek idatzi ditu: Alimentopara moscas(Lengua de Trapo XVII. Saria 2012. urtean) eta Las edades del agua. Bere azken liburuak, Invención de la piel izenekoak Villa de Bilbao - Blas de Otero Olerkigintzako VI. Saria irabazi zuen 2013. urtean.
Urriak 18, osteguna, 19:30 (gaztelania)
Olerkaria: Balam Rodrigo
Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika: Juan Manuel Uría
Musika: Antía Muiño (gitarra)
Balam Rodrigo (Chiapas, Mexiko, 1974). Mexikoko literatur garaikideko olerkaririk aipagarri eta ezagunenetakoa da. Futbolari ohia, biologoa eta diplomatua teologia pastoralean. Hogeita zazpi olerki-libururen egilea da. Bere obrak hainbat aitortza jaso ditu, honako hauek, besteak beste: Literaturako Sor Juana Inés de la Cruz Nazioarteko Lehiaketa, 2012. urtean; Olerkigintzako Jaime Sabines Nazioarteko Saria, 2014. urtean; Olerkigintzako José Emilio Pacheco Sari Nazionala, 2016. urtean; Olerkigintzako Amado Nervo Sari Nazionala, 2017. urtean; Olerkigintzako Tijuana Sari Nazionala, 2017. urtean eta Olerkigintzako Aguascalientes-Bellas Artes Saria 2018. urtean. Argitaratutako azken obren artean honako hauek dira aipagarrienak: El corazón es una jaula de relámpagos (2005-2015 antologia) (El Gallo de Oro, 2015) eta Libro centroamericano de los muertos (Fondo de Cultura Económica, México, 2018). Mexikoko Arte Sortzaileen Sistema Nazionaleko kidea da Letretako espezialitatean.
Ez da nire interesekoa “letren munduan" sartzea, nik nahi dudana da obra bat, gutxienez bertso bat, sortzea, denboran zehar bizirik irauteko.
Gure lana, nahiz eta zaila eta utopikoa izan, beharrezkoa da: nire ustez, olerkigintzak, benetako olerkigintzak, gizakiaren ispiluan jartzen gaitu, alegia, gizatiartu egiten gaitu. Nire olerkien bidez, mundu hau bizigarriagoa egiten saiatzen naiz, besterik ez. Balam Rodrigo
Juan Manuel Uría (Errenteria 1976). Olerkaria, margolaria, editorea, hezitzailea eta liburu-saltzailea. Honako olerki liburu hauen egilea da: Puerta de coral (2005), ¿Quién es Werther? (2009; reed. 2015), Transformaciones (2009; reed. 2016), Manzana de vaho (2012), Las huellas del límite (2014), Hablar porque la muerte (2015), Lilith (2015), Harria (2016), K’amékuarhu haikuen liburuarena (2018) eta Dos por la mañana aforismo liburuarena (2015).
Azaroak 22, osteguna, 19:30 (gaztelania) BERTAN BEHERA suertatu da. Barkatu eragozpenak.
Olerkaria: Alfonso Pascal Ros
Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika: Jon Obeso
Musika: Lourdes Tormo (gitarra)
Alfonso Pascal Ros (Iruñea 1965). Historian lizentziaduna. Honako sari poetiko hauek jasotakoa da: Fray Francisco de Vitoria (Puerto Rico, 1986), Francisco Ynduráin (1988), Ciudadela (1994), Villa de Aoiz-Bilaketa (1999), Ángel Martínez Baigorri (1999), Ciudad de Pamplona (2010), Nafarroako Gobernuaren Literatur Sormenari emandako Saria (2012) eta Jaén (2014). San Fermin Nazioarteko Kazetaritza Saria (2000) ere irabazi zuzen. Río Arga aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kidea izan zen (1993-2004).
Nik ez dizuet hitz egingo ilunabarrez, ez eta klepsidra bateko euriaz edo makal baten itzalez.Harri bat banintz harriei gertatzen zaizkien gauzez hitz egingo nizueke, baina pertsona bat naiz eta pertsonei gertatzen zaizkien gauzei buruz hitz egiten dut, izan litezke norberarenak edo besteenak.
Gorrotatzen dut hitz zehatza, / Artifizialki transmititua / Eta urrutitik. Alfonso Pascal Ros
Jon Obeso (Donostia, 1970), idazlea eta olerkigilea. Poéticas (gaztelaniaz egiten duten euskal idazleak) sailaren egilea Bilbao egunkarirako.Honako eleberri hauek idatzi ditu: Alimentopara moscas(Lengua de Trapo XVII. Saria 2012. urtean) eta Las edades del agua.Bere azken liburuak, Invención de la piel izenekoak Villa de Bilbao - Blas de Otero Olerkigintzako VI. Saria irabazi zuen 2013. urtean.
Abenduak 19, asteazkena, 19:30 (gaztelania)
Olerkaria: Sihara Nuño
Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika: Luisa Etxenike
Musika: José Ignacio López (biolina)
Sihara Nuño(México 1986). Olerkaria eta liburu-saltzailea.Masterra du Gizarte eta Hezkuntza esparruko Ikerketan. Honako liburu hauek idatzi ditu: Enormidad(2018), Hipopoto-monstrosesquipedaliofobia (2017), La casa que nos habita (2017), Los cerdos también sonríen (2016), Los monstruos se disfrazan de flor (2016). Antologia askotan hartu du parte eta aldizkari eta egunkari batzuetan hainbat lan argitaratu ditu. Irakurketak egin ditu Mexikon, Espainian eta Egipton. Bere azken liburuak, Anatomía izenekoak, Luisa Etxenikeren hitzaurrea du, Polibea argitaletxearen zigilupean.
Luisa Etxenike(Donostia, 1957). Idazlea eta olerkigilea.Honako eleberri hauek argitaratu ditu: Absoluta presencia (2018), El detective de sonidos (2011), El ángulo ciego (Euskadi Saria 2009), Los peces negros (2005); eta olerki liburu hau: El arte de la pesca (2015).