Poetika 2020
Koldo Mitxelena Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak haren olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan adituren batek poetaren aurkezpena egingo du haren poesia lanari buruzkonondik norakoen azalpenaeta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasleak protagonista izango dira ere hainbat musika-pieza interpretatuz. Guztira hiru emanaldi antolatu dira. Poesiak ez du bere tokia galdu guztion topaguneizan nahi duen etxe honetan.
Martxoak 5, osteguna, 19:30ean (euskara)
Poeta gonbidatua: Juan Kruz Igerabide
Aintzin solasa: Felipe Juaristi
Musika: Beñat Olano (biolina)
Juan Kruz Igerabide (Aduna, Gipuzkoa, 1956) haur eta gazte literatura idazlea, itzultzailea eta poeta da. Magisteritza ikasketak egin zituen eta Filologian doktorea da. Mikel Laboa Katedrako zuzendaria da Euskal Herriko Unibertsitatean. Liburu mordoa argitaratu du. Helduentzako poesiari dagokionez, honako olerki liburu hauek idatzi ditu, besteak beste, Notre-Dameko oihartzunak (Elkar, 1984), Mailu isila (Kritika Sari, Alberdania, 2002), Lainoa janez (Erein, 2015) eta Maite poemak hasiberrientzat (Denonartean, 2016). Labur Txintan (Pamiela) izeneko aforismo-liburua aurkeztu zuen 2017an, estilo horretan hirugarrena. Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria jaso zuen Igerabidek Abezedario Titirijario lanagatik, 2018an. Haren lanaren zati handi bat itzulia izan da ingelesera eta frantsesera, baita katalanera, galegora eta gaztelerara ere.
Felipe Juaristi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, idazlea eta euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Hizlari ezaguna da, irrati eta telebistako ohiko solaskidea, eta iritzi-zutabegilea. Bi aldiz irabazi du Euskadi Literatura Saria. Balea Zuria argitaletxeko lantaldean kidea da. 2014an Piztutako etxea poesia liburua kaleratu zuen. Erbesteko elurra nobela argitaratu berri du Erein argitaletxearekin.
Apirilak 2, osteguna, 19:30ean (euskara)
Poeta gonbidatua: Aritz Gorrotxategi
Aintzin solasa: Felipe Juaristi
Musika: Maitane Arretxe (akordeoia)
Aritz Gorrotxategi (Donostia-San Sebastián, 1975) askotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. Dozena bat lan argitaratu ditu. Irun Hiria Poesia Saria irabazi berri du Amua (Elkar, 2019) bildumarekin. Gorrotxategik aurretik beste bost poema-bilduma argitaratu ditu: Taxi bat Hamletentzat (Hiria, 2002), Zaldi hustuak (Erein, 2007), Hariaz beste (Kritika Saria, Erein, 2012), Muga (liburu kolektiboa, El Gallo de Oro, 2016) eta Chillidari gorazarre (liburu kolektiboa, Balea Zuria, 2017). Pentsamendua eta Poesia jardunaldien antolatzaileetako bat da, eta Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere.
Felipe Juaristi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, idazlea eta euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Hizlari ezaguna da, irrati eta telebistako ohiko solaskidea, eta iritzi-zutabegilea. Bi aldiz irabazi du Euskadi LIteratura Saria. Balea Zuria argitaletxeko lantaldean kidea da. Piztutako etxea (Erein) poesia liburua kaleratu zuen 2014an. Erbesteko elurra nobela argitaratu berri du Erein argitaletxearekin.
Maiatzak 5, asteartea, 19:30ean (gaztelera)
Poeta gonbidatua: Julia Piera
Aintzin solasa: Itziar Minguez
Musika: Eduardo Villarroel (klarinetea)
Julia Piera (Madril, 1970) idazlea da. Madrilen, Ekonomian lizentziatu ostean, Bolonia eta Brighton hirietan bizi izan zen; lau urtez Literatura eta Hizkuntza Erromanikoak ikasten aritu zen Harvard-eko Unibertsitatean; eta gero Dublinen, han Cervantes Institutuko zuzendaria izan zen. Honako liburu hauek argitaratu ditu: Al vértice de la arena, Igual que esos pájaros disecados, Conversaciones con Mary Shelley, eta Puerto Rico Digital (2010eko Francisco de Quevedo Saria, eta Ausiàs March Saria Akzesita). Azken horrekin Kritika Sarien eta Literaturako Sari Nazionalen finalisten artean agertu zen. Hainbat antologietan parte hartu du, horien artean, Forrest Gander-ek egindako Panic cure. Poetry from Spain for the 21th Century bilduman, bertan XXI. mendeko hamar poeta berritzaileenen artean dago. Gaur egun Colby College-ko Espainiako sailean zuzendaria da.
Itziar Mínguez Arnaiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, eta telebista-gidoilaria. Liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue (Renacimiento, 2006), Luz en Ruinas (Visor, 2007), Cara o Cruz (Huacanamo, 2009), Pura Coincidencia (Point de lunettes, 2010), Wikipoemia (Oblicuas, 2014), Cambio de rasante (Tenerife, 2015) eta Que viene el lobo, Nicanor Parra saria irabazitakoa (Isla de Siltolá, 2016). Eta antologia ugaritan parte hartu izan du.