Poetika 2022. Poesia irakurraldiak

Poetika. Poesia irakurraldiak. Koldo Mitxelena kulturunearen gonbidapena, Jon Obeso eta Jose Luis Padronen koordinazio-lanarekin, eta Musikeneren lankidetzarekin.
Martxoak 7, astelehena, 19:30 (euskara)
Martin Etxeberria Garro
Ibilbide oparoko poeta, idazlea eta gidoilaria. Martin Etxeberria Zuloaga idazle, pentsalari eta irakaslearen semea, enpresaritza ikasketak egin zituen Donostian. 2018an bere laugarren poema liburua aurkeztu zuen Winston (Elkar). Aurretik etorri ziren Katiluaren ipurdia (1999, Alberdania), Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin (2005, Elkar), eta Zakurraren poema eta beste hezurrak (2011, Elkar). Horiez gain, hainbat ipuin eta nobela idatzi ditu bere anaia Xabierrekin batera, haurrentzat zein helduentzat. Irrati-telebistarako, zinema eta komikietarako gidoiak idazten ditu. Ulu Media ekoiztetxean godoilari eta editore gisa dihardu.
Aurkezpena: Xabier Etxeberria Garro
Idazlea eta gidoilaria. Bereanaia Martin baino bost bat minutu geroago jaio zen. Marketina ikasi zuen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Lehen eleberriarekin Egun denak ez dira berdin (2001, Elkar), Igartza Saria irabazi zuen. Lan ugari argitaratuak ditu anaia Martinekin batera, narratibaren alorrean, haur zein helduentzako literaturaren esparruetan. Bakarka, Udazkeneko lorea (2012, Elkar), Eman amore (2015, Elkar) eta Augustin Zubikarai saria jaso zuen Berriro itzuliko balitz (2018, Elkar) eleberriak argitaratu ditu. Ulu Media ekoiztetxean godoilari gisa dihardu.
Musika: June Agirre (gitarra)
Apirilak 7, osteguna, 19:30 (gaztelania) Gabriel Celaya V. Poesia sariaren banaketa
Idazlea, aktorea eta antzerki zuzendaria da. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Gabriel Celaya Nazioarteko V. Poesia Saria jaso berri du, Mi padre cuenta monedas (El gallo de oro, 2022) lanari esker, eta ekitaldi honetan emango zaio. 2011n argitaratu zuen lehen poema liburua Desmemoria, Aragoiko Gobernuak ematen duen Miguel Labordeta Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuena, eta 2012ko poema liburu onenaren Ausias March sariaren finalistetako bat izan zena. Orduz geroztik poesia landu du nagusiki, eta hainbat sari jaso ditu: Ángel Ganivet IX. Literatur Lehiaketa (2015); Ciudad de Alcalá XLVIII. Poesia Lehiaketa (2017) edota Mario López poeta Nazio mailako XXVII. Poesia Lehiaketa (2019), besteak beste. Aldi berean, honako olerki liburu hauen egilea da ere: Asno Mundo (2014), Monopolios (2014), España toda (Hiperión, 2018), Las niñas cojas (Ediciones en huida, 2019), El sueño de la iguana (Utopía libros, 2020) eta #MedeaHaVuelto (Pregunta Ediciones, 2021).
Aurkezpena: Itziar Mínguez Arnaiz (Barakaldo, 1972)
Poeta, narratzailea, literatura kritikaria. Zuzenbidean lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatean. Honako olerki liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue, Luz en Ruinas, Cara o Cruz, Pura Coincidencia, Wikipoemia, Cambio de Rasante edota Que viene el lobo, besteak beste. Euskadi Literatura Sarietan finalista izan zen 2010ean. Antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerkiak. Hainbat jaialdi eta poesia topaketetan parte hartu izan du. Literatura eta telebistarako gidoilari lanak uztartzen ditu. Hiru hamarkada bete ditu fikziozko serieen proiektuak idazten.
Musika: Sara Vázquez (flauta)
Maiatzak 13, ostirala, 19:30 (gaztelania)
Jorge Pascual
Diziplina anitzeko artista, idazlea, aktorea eta poeta-rapsoda. El viento ya está escrito (Menguantes 2018) sorkuntza plastikoa eta poetikoa hartzen dituen
Aurkezpena: Juan Manuel Uría.
Poeta, aforismo egilea eta artista plastikoa. Honako olerki liburu hauen egilea da: Puerta de coral, ¿Quién es Werther?, Transformaciones, Manzana de vaho, Las huellas del límite, Hablar porque la muerte, Lilith, Harria, K"amékuarhu haiku liburua, eta Dos por la mañana eta Dos por la tarde aforismo liburuak. La ciencia de lo inútil da bere lanik berriena, ‘Poética’ izeneko trilogiaren lehen zatia. 2017an “Noski!” liburu-denda zabaldu zuen Oreretan, Shiara Nuño bikotekidearekin batera.
Musika: Silvia Ferro (klarinetea).
Maiatzak 30, astelehena,19:30 (euskara)
Hasier Larretxea
Euskaraz eta gaztelaniaz idazten du. Azken bala / La última bala( Point de Lunettes, 2008), Atakak (Alberdania, 2011) eta honen itzulpena, Barreras (La Garúa, 2013), Niebla fronteriza (El Gaviero, 2015), De un nuevo paisaje (Editorial Stendhal, 2016), Meridianos de tierra (Harpo Libros, 2017), Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (Pamiela, 2018), Quién diría, qué… (Pre-Textos, 2019), Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021) poema liburuak argitaratu ditu. El lenguaje de los bosques (Espasa, 2018) saiakera poetiko autobiografikoaren egilea da ere. Bost urtez, Koult aldizkariaren Literatur atalaren arduraduna izan da. Olerkia eta diseinua uztartzen dituen Hazu Studioko kide da, Zuri Negrin-ekin batera.
Aurkezpena: Aritz Gorrotxategi.
Zuzenbidean lizentziatua, Aritz Gorrotxateg askotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. Irun Hiria Poesia Saria irabazi zuen Amua (Elkar, 2019) bildumarekin. Aurretik beste hiru poema-bilduma argitaratuak zituen. Aritz Gorrotxategi idazle donostiarra ‘Pentsamendua eta Poesia’ jardunaldien antolatzaileetako bat da, baita Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere. Iritzi artikuluak eta literatur kritikak argitaratzen ditu euskaraz Correo Taldean.
Musika: Musikene.
Medidas de protección e higiene en el Salón de actos