Poetika. Poesia irakurraldiak

Koldo Mitxelena Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak haren olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan adituren batek poetaren aurkezpena egingo du haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasleak protagonista izango dira ere hainbat musika-pieza interpretatuz. Guztira udazken honetan lau emanaldi antolatu dira. Poesiak ez du bere tokia galdu guztion topaguneizan nahi duen etxe honetan. KM Kulturunearen gonbidapena, Jon Obeso eta Jose Luis Padronen koordinazio lanarekin, eta Musikeneren lankidetzarekin.
Irailak 22, asteazkena, 19:30ean (euskara)
Poeta gonbidatua: Igor Estankona
Aurkezlea: Aritz Gorrotxategi
Musika: Maitane Arretxe (akordeoia)
Igor Estankona (Artea, Bizkaia, 1977). Igor Estankonak poesia landu du nagusiki gaur arte. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso gazte hasi zen idazten, eta ‘Arratiako Zantzoa’ literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du –Euskaldunon Egunkaria, Euskadi Irratia, Gara, Deia, Argia...– euskal literatura kritika eginez eta kulturaren arloko artikuluak argitaratuz.1998an, Anemometroa, bere lehen poema liburua, argitaratu zuen. Lau urte geroago, 2002an, bigarren poema liburua duena, Tundra. 2004ko Irun Hiria Poesia saria Igor Estankonak irabazi zuen, Ehiza eta nekea liburuagatik. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren aginduz,‘Bidegileak’ bildumarako egindako biografia publikatzen du 2007an, Basilio Pujana (1913-2005). 2009an bere laugarren olerki bilduma kaleratu zuen, Iratzeen esporak. Urte berean, Desira plazer 68-08: euskal poesia erotikoaren antologiaatondu zuen, Josune Muñozen eta Edorta Jimenezen laguntzaz. Eta Moskito da argitaratu duen azken poema liburua, bosgarrena.
Aritz Gorrotxategi (Donostia-San Sebastián, 1975). Zuzenbidean lizentziatua, Aritz Gorrotxategi askotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. 2019an Irun Hiria Poesia Saria irabazi zuen Amua bildumarekin. Gorrotxategik aurretik beste hiru poema-bilduma argitaratuak zituen. Taxi bat Hamletentzat, Zaldi hustuak eta Hariaz beste (Kritika Saria 2012). Koldar hutsa zaraizeneko bere nobela 2020an aurkeztu zuen. Aritz Gorrotxategi idazle donostiarra ‘Pentsamendua eta Poesia’ jardunaldien antolatzaileetako bat da, baita Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere. Iritzi artikuluak eta literatur kritikak argitaratzen ditu euskaraz Correo Taldean.
Urriak 19, asteartea, 19:30ean (euskara)
Poeta gonbidatua: Juan Ramon Makuso
Aurkezlea: Maite Lopez Las Heras
Musika: Nerea Azcona (harpa)
Juan Ramon Makuso (Errenteria, 1961). Poeta eta filosofoa. Filosofia ikasketak egin zituen Donostiako Zorroaga Fakultatean. Filosofia irakaslea da lanbidez. 1998an Pentsamenduaren erresistentzia liburua argitaratu zuen, beste hainbat egilerekin batera. Ia hogei urte igaro dira bere lehen poema bilduma argitaratu zuenetik, Bizitzak hil egiten du. Hiri gorazarre izenburupean kaleratu zuen bigarren poema liburua. 2008an argitaratu zuen Oraina galdua izenburuko saiakera, Erein argitaletxearen enkarguz. Eta urtebete beranduago kaleratuko zuen, baita Erein argitaletxearekin ere, Huntza hezur berritan poema liburua. Hitzak Argi poesia liburua plazaratu zuen 2014an, Pamiela argitaletxeak argitaratuta. Mugaeta Chillidari gorazarre antologia elebidunetan ere argitara eman dira haren poemak. Makusok Miserikordia Etxea Joan Margarit poeta kataluniar handiaren lana euskaratu du, poetaren eta itzultzailearen arteko elkarrizketak osatzen du liburua. Juan Ramon Makuso Euskadi Irratiko ohiko kolaboratzailea izan da, ‘Pentsamendua eta Poesia’ jardunaldien bultzatzailetako bat da, eta, aurten, bere bosgarren poesia liburua aurkeztu du, Haragi Hosto.
Maite Lopez Las Heras (Azkoitia, 1985) Idazlea, poeta eta itzultzailea. Filologia klasikoa ikasi zuen Lopez Las Herasek, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Salamancako Unibertsitatean. Irakaslea da Elgoibarko ikastolan. Bere poema bat Madrileko zebra bide batean margotuta irakurri daiteke, Versos al paso ekimenaren barruan. Pienso, Luego escribo poema bilduma kaleratu zuen 2018an, Círculo Rojo argitaletxean. Bizenta Mogel ipuin lehiaketa irabazlea bi ediziotan. 2020an Safo. Poesia guztia poema liburua kaleratu zuen Balea Zuria argitaletxearen eskutik, olerkari greziarraren lana euskara ekarriz.
Azaroak 25, osteguna, 19:30ean (gaztelania)
Poeta gonbidatua: Raquel Lanseros
Aurkezlea: Itziar Mínguez
Musika: Alvar Tife (biolina)
Raquel Lanseros (Jerez de la Frontera, 1973). Poeta, itzultzailea eta Unibertsitateko irakaslea. Matria bere azken poema liburuak Espainiako Kritika Sari Nazionala eta Kritikaren Andaluzia Saria jaso zituen 2019an. Halaber, Leyendas del Promontorio, Diario de un destello, Los ojos de la niebla, Croniria eta Las pequeñas espinas son pequeñas liburuak idatzi ditu ere, guztiak Espainian argitaratuak. Gainera, honako sari hauek jaso ditu: Unicaja Poesia Saria, Adonais Sarian Akzesita, Treneko Poesia Saria, Baezako Antonio Machado Saria edota Jaén Poesia Saria, besteak beste.Horrez gain, hamar poesia liburu argitaratu ditu Frantzian, Estatu Batuetan, Kolonbian, Argentinan, Italian, Mexikon, Portugalen, Marokon eta Puerto Ricon. 2016. urtera arteko haren poesia lana osorik jasota dago Esta momentánea eternidad. Poesía (2005-2016) liburuan. Haur eta gazte literaturaren arloari dagokionez, Himbu, el pequeño pintorlanaren egilea da, Edelvives argitaletxeak aurkeztuta, eta Dicen que no hablan las plantas liburuarena, Anaya Infantil y Juvenil sailean plazaratuta, Fernando Mariasekin lankidetzan. Itzultzaile modura egin dituen lanen artean bereziki azpimarratzekoak dira honako egile hauen lanen gainean egindako bertsioak: Edgar Allan Poe, Lewis Carroll, Louis Aragon, Sylvia Plath eta Brontë ahizpak. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikan Doktorea, Gizarte Komunikazioa Masterra egin du, eta Ingeles Filologian Lizentziatua da. Horrela, eta hezkuntzaren esparruarekin jarraituz, ikerketa eta argitalpen akademikoak egin ditu poesiaren, itzulpenaren, nortasunaren azterketen, poesiaren sorkuntzaren eta ezagutzaren zeharkakotasunaren arloetan. Bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli dute, eta mundu osoko antologietan eta literatura argitalpen ugaritan sartu dute.
Itziar Minguez Arnaiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, literatura kritikaria. Zuzenbidean lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatean. Honako olerki liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue, Luz en Ruinas, Cara o Cruz, Pura Coincidencia, Wikipoemia, Cambio de Rasante edota Que viene el lobo, besteak beste. Euskadi Literatura Sarietan finalista izan zen 2010ean. Antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerkiak. Hainbat jaialdi eta poesia topaketetan parte hartu izan du. Literatura eta telebistarako gidoilari lanak uztartzen ditu. Bi hamarkada bete ditu fikziozko serieen proiektuak idazten.
Abenduak 15, asteazkena, 19:30ean (gaztelania)
Poeta gonbidatua : Abraham Gragera
Aurkezlea: Juan Manuel Uria
Musika: Eugenio Madrid (biolontxelo)
Abraham Gragera (Madril, 1973). Poeta, irakaslea, literatura kritikaria eta itzultzailea. Arte Ederretan lizentziatua Salamancako Unibertsitatean. Honako poema liburu hauek argitaratu ditu: Desviaciones y demoras (1999), Adiós a la época de los grandes caracteres (2005), El tiempo menos solo (2012), honek 2013ko Ojo Crítico saria ekarri zion, eta O Futuro (2017), urte horretako libururik onenaren saria Madrilgo liburu-saltzaileen gremioak emanda, eta Madrilgo Kritikaren Saria. Espainiako poeta gazteen zenbait antologiatan sartu dute. Años diez poesia aldizkariko zuzendaria izan da, Juan Carlos Reche-rekin batera. Eta Luz Arcas-ekin batera, berriz, La Phármaco dantza garaikideko konpainia zuzentzen du. Bakarka edota elkarlanean honako egile hauen lanak itzuli ditu: Louise Glück, W. S. Merwin, Pascal Quignard, S. J. Lec, Lloyds Jones, Thomas Weber eta Emily Dickinson.
Juan Manuel Uria (Errenteria, 1976). Poeta, aforismo egilea eta artista plastikoa. Honako olerki liburu hauen egilea da: Puerta de coral, ¿Quién e Werther?, Transformaciones, Manzana de vaho, Las huellas del límite, Hablar porque la muerte, Lilith, Harria, K"amékuarhu haiku liburua, eta Dos por la mañana eta Dos por la tarde aforismo liburuak. 2019an Harria izeneko liburua eta erakusketa aurkeztu zituzten Juan Antonio Palacios argazkilariaren irudiekin eta Juan Manuel Uriaren olerkiekin osatuta. La ciencia de lo inútil da bere lanik berriena, ‘Poética’ izeneko trilogiaren lehen zatia, bertan poesia zer den ikertzen du. Trilogia hori La belleza fragmentada liburuak eta oraindik izenbururik ez duen hirugarren zati piktoriko batek osatuko dute. 2017an “Noski!” liburu-denda zabaldu zuen Errenterian, Shiara Nuñorekin batera.