Polizia generoko komikiak, eleberriak eta zinema KMKn
Uztailaren 8tik irailaren 30era, KMko liburutegiak erakusketa bat egingo du, polizia generoari buruzkoa, hiru ikuspegi batuz.Batetik, Luis Gasca Bildumako komikiakegongo dira ikusgai. Bestetik, polizia generoko literatura ikusiko da, hainbat autore ospetsuren lanari esker: besteak beste, Conan Doyle, Agatha Christie, Dorothy Sayers edo P.D. James –ingelesen artean- eta Dashiell Hammett, Raymond Chandler, Jim Thompson, Patricia Highsmith, William Irish, Ross McDonald, James M. Cain edo James Ellroy –amerikarren artean-, genero hori landu zuten beste idazle batzuk ahaztu gabe, hala nola Simenon, Sciascia, Camilleri, Donna Leon edo gure Vázquez Montalbán eta Lorenzo Silva.
Azkenik, zinemaere egongo da, bost astez (uztailaren 1etik abuztuaren 3ra) polizia generoko filmekin. Zure zain egongo gara.