Italiako lan-prekarietatea, KMK-n
Otsailaren 7an, 18:30etan, "Mosaico Italiano 4" zikloaren barruan
Italiako lan-prekarietatea, KMK-n
Tutta la vita davanti, horrela du izenburua Paolo Virzíren 2008ko filmak, Martaren bizitza garatzen duen 117 minutuko film luzeak. Siziliako neska gazte bat, Filosofian graduatu berria. Mundu akademikoko ateak nola ixten zaizkion ikusita, Erromara joango, eta han enpresa handi baten dei-zentroan lan egingo. Igokari sozialak, galdutako gazteak eta eskrupulurik gabeko exekutiboak ezagutuko ditu, laneko jazarpena ezagutuz.
Livornoko zuzendari eta gidoilariak (Virzík), film kritiko eta dibertigarri honekin, gazteek dituzten lan-baldintza gogorrak agerian uztea lortzen du, batez ere call center-etan. Nabarmentzekoa da, halaber, espazio horietan sindikalizazio-prozesua erakustea duela helburu filmak.
18:30etik aurrera, Santa Teresa komentuko KMKren Ekitaldi Aretoan, Sara Agnetti eta Francesco Roncaglia izango dira. Proiekzioa eta mahai-ingurua Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki elkarteak antolatu dituzte