'Predicador' seriea

ECC, Edición deluxe, 2019
6 bolumen
Preacher comic-boook seriea 1995an hasi zen argitaratzen Estatu Batuetan DCren eskutik. 66 ale atera ziren guztira 1995 eta 2000 urteen artean. Geroztik hainbat edizio argitaratu izan dira. Gazteleraz lehena Zinco argitaletxearen bidez hasi zen 1996an, ia batera. Eta geroztik hainbat ale atera dituzte Norma, Planeta eta ECC argitaletxeek.
Esku artean dugu orain edizio oso berezi bat. “Deluxe” bezala izendatu dute. Hitzaurre zein azken hitzak, biografiak, egileek irakurleei emandako erantzunak e.a. biltzen dituzte liburuek. 6 liburu argitaratzeko asmoa adierazi du ECC argitaletxeak. Oraingoz esku artean, KMn mailegagarri dauzkazue lehen bi aleak.
Serie honek sekulako altxorra biltzen du, eta barruko irudi batzuk erakutsi aurretik datu soil batzuk eman nahi ditugu: comic-book moduan argitaratzen zelarik, hilabetean berrogeita hamar mila ale saltzera iritsi zen Preacher; Eisner sariak ere eskuratu zituen serieak gidoiarengatik 1998an eta serie onenarengatik 1999an.
Jesse Custer, Tulip O’Hare eta Proinsias Cassidy pertsonaiekin uzten zaituztegu: