Process in dialogue. Daniel Canogar eta Stephen Dean
2010/2/25 - 2010/5/8
PROCESS IN DIALOGUE.Daniel Canogar eta Stephen Dean
Komisarioa: Cecilia Andersson
Artistak: Daniel Canogar Stephen Dean
Testuak: Cecilia Andersson
Muntaia: Equipo 7
Prentsa oharra:
Prozesua, berez, artista bakoitzaren adierazpen-lengoaiaren barne dago. Beraz, zergatik dago horren informazio gutxi erakusketa bat osatzen duten obren prozesuari buruz? Zergatik ezkutatzen da eta ez da erakusketetan ikusgai egoten? Process in Dialogue erakusketak, Daniel Canogar (Madrid, 1964) eta Stephen Dean (Paris, 1968) artisten obrak biltzen ditu.
Erakusketa honen helburua da artista horien obrei buruzko informazio baliotsua ematen diguten elementu ezkutuetako batzuk erakustea.
Gure inguruko munduan parte hartu eta harekin harremana izateko, bai balore, ideia, sentsazio eta informazioaren bitartez, bai denbora, espazio eta lekuaren bitartez ere, elkarrizketa da modu nagusia. Artean, elkarrizketa hori horretarako berariazko teknologia edo baliabideak erabiliz egin daiteke, era horretan, gai, arazo edo nahi bat jorratzeko. Elkarrizketa da artearen funtsa, eta hori gabe, esan daiteke ez litzatekeela arterik egongo. Artista gehienentzat, baita horien publikoarentzat ere, elkarrizketa mantentzea da erronka nagusia, elkarrizketa bizirik mantentzea, indar ekoizkor eta ekoizlea balitz bezala. Erakusketara sartzen den momentuan, ikusleak bi prozesu areto ikusiko ditu, artista bakoitzarentzako bat. Areto horietako edukiari esker, ikusleek artisten obrei buruzko ikuspegi zabalagoa eta ezberdinagoa izango dute, erakusketako gainerako aretoetan baino. Beraz, prozesu aretoek zehazten dute erakusketaren tonua, publikoari informazio osagarria eta loturak emateko diseinatuta daude, eta gainera, instalazioak ikusi aurretik, testuinguruko informazioa ematen diete ikusleei. Helburua da ikusgai dauden obrekiko hartu-emanak areagotu eta sustatzea, jakin-mina eta partaidetza eragitea, interpretaziorako kontzeptuak zabaltzea eta obrekiko konpromiso sakon eta irekiagoa sortzea.
Gainera, prozesu horrek bi artistak lotzen dituela ere erakusten digute areto horiek, galdera-sorta bat eginez: Zein dira beren inspirazio-iturrietako batzuk? Nola ezartzen da artistaren eta honek aztertzen duen gaiaren arteko elkarrizketa? Nola elikatzen du bere irudimena? Zein erreferentzia agertzen dira bere obretan? Galdera horiek gida modukoak ere badira aldi berean, bi artistek garatutako prozesu eta elkarrizketei buruzko xehetasun osagarriak ere ematen baitituzte. Dean eta Canogarrek eguneroko objektuen irakurketa eta interpretazioarekiko interesa dute, baita objektu horien izaera auto-gogoetatsuarekiko ere. Bi artistek tresna horien bitartez ikusi eta kontatzen dute orainaldia. Instalazioetan erabilitako objektuen materialtasuna obren izaera immaterialarekiko erabat ezberdina da. Objektu batek ustekabeko zereginen batera eramaten gaituen eraldaketa metaforiko horri esker, ikusleak bere sinesmenak alde batera uzten laguntzen ditu, eraldaketa kultural bat sortuz. Canogarren kasuan, kable elektrikoek, DVDek eta bideo-kaseteek osatzen dituzte bere azken obrak. Obraren izena Hitchcockren film ezagun batetik hartzen du, Dial M for a Murder (2009), zinta magnetikoa da animazioaren eskultura-euskarria. Scanner (2009) obran, kable elektriko fin eta lodiz osatutako nahaspila bat pantaila inprobisatua da. Horiek guztiak elkarren artean lotutako paketetan biltzen dira, armiarma-sare handi baten itxurako egitura sortuz, instalazioa “eskaneatzen” duten argi-izpiak ikus daitezke bertan. Lan osagarri batean, DVDak islatzeko gainazalean, hain zuzen ere horman horretarako kokatutako gainazal horretan, film-zatiak islatzeko modu bat asmatu zuen Canogarrek. Film zatiek osatutako patchwork horri esker, ikusleak erritmo ezberdineko hainbat istorioetan sartzen dira. Hori guztia hormetan forma eta kolore ezberdinetako irudien islak besterik ikusten ez diren bitartean gertatzen da.
Stephen Dean artistaren Prayer Mills (2007) instalazioa baztertutako postal-erakuslez osatuta dago. Postalen ordez, kristal dikroikoz osatutako orriak ageri dira. Argia kristal-orri horietatik argia pasatzen denean, argi hori kolore ezberdinetan banatu eta areto osoan islatzen da, eguzkiak beirate bat zeharkatzen duenean sortzen diren antzeko argiak sortuz. Volta (2002) Brasilen filmatu zen, futbol-partida batean. Zaleek txalo egin, orro egin, banderak mugitu eta bengalak pizten dituzte. Deanek ikuskizunaren intentsitatea dokumentatzen du, ikuskizun hori geruzaz geruza eraikiz; eta hori pantailaren egitura fisikoan ere islatzen da. Ritual (2009) Iruñeako San Ferminetan filmatu zen. Obrak errituen alderdi primitibo eta arkaikoen arteko loturak ezartzen ditu, aldi berean irudiak harrapatzeko teknologia sofistikatuak erabiltzen dituen arren.
Erakusketa honek Canogar eta Deanen prozesu artistikoen alderdi ezberdinen mapa bat egin nahi du, baina, aldi berean, teknologiak, bere kabuz, bizitza-prozesu bat har dezakeela ere erakutsi nahi du. Daniel Canogar Madrilen bizi da, eta bertan egiten du lan. Argazki, bideo, eskultura eta instalazioekin egiten du lan. Stephen Dean New York eta Parisen bizi da, eta bi leku horietan egiten du lan. Hala ere, gaur egun Erromako Villa Medicin du bere egoitza. Argazki, bideo, eskultura eta pinturarekin egiten du lan.
Katalogoa pdf formatoan jeitsi dezakezu. Ondo ikusteko Adobe Reader azken bertsioa beharko duzu. Acrobat Reader hemen lor dezakezu:
Archivos:
Katalogoa pdf formatoan - Catálogo en formato pdf
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04