Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
ERAKUSKETA
"Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik"
2022-05-13 / 2022-12-17
José Bruneten argazkiak
"Marqués de la Real Defensa" bilduma
Komisarioak: Lola Horcajo Calixto eta Juan José Fernández Beobide
Erakustaretoa
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 eta 16:00- 20:00
Jaiegunetan itxita
Argazki zaharrek une zehatz baten benetako testigantza bat ematen digute, eta, horri esker, beste iturri batzuetatik ezagutzen ditugun datuak ziurtatu ditzakegu, edo beste berri batzuk aurkitu. Horregatik uste dugu nondik gatozen jakin nahi dutenak harritu eta hunkitu egingo direla hemen aurkezten den argazki-bilduma berri honekin.
José Brunet Bermingham enpresari eta zinegotzi donostiarrarena (1836-1891) argazkilari ez-profesional batek egindako Donostiako bilduma pribatu garrantzitsuena da.
Bilduma honek garai ez da oso ilustratu bat erakusten digu, XIX. mendeko azken herena, non, harresiak eraitsi ondoren, Donostiak bere historiako eraldaketa urbanistiko handiena jasan baitzuen, ibaiari eta itsasoari lurrak irabaziz. Garai hartan berrikuntza handiak gertatu ziren, hala nola trenbidea, gasa, ur korrontea, tranbia, elektrizitatea, eta abar. Berrikuntza horiek biztanleen eguneroko bizimodua hobetu zuten, eta, aldi berean, lantegiek, merkataritzak eta turismoaren industria berriak lanpostu berriak eta etorkizunerako aukerak eman zituzten, baita emakumeentzat ere.
José Brunet aktore eta lekuko pribilegiatua izan zen gertatzen ari ziren aldaketetan, ez bakarrik hirian bertan, baita Gipuzkoako zati handi batean ere, Goierrin esaterako, zeina oso ondo ezagutzen baitzuen familia harremanak zituelako bertan, emaztea Beasaingoa izanik.
Argazki teknikaren kontrol handiarekin, bai hartualdietan, bai plaken tratamenduetan, José Brunetek mila beirazko plaka eta paperezko argazki baino gehiago utzi dizkigu, 1865. eta 1891. urteen artekoak. Ubaldo semeak bilduma hori handitu egin zuen beste mila alerekin. Horiekin, 30eko hamarkadaren amaierara arte iristen gara.
Zorte izugarria dugu, haien ondorengoek, historikoki duten garrantziaz jabetuta, ondare baliotsu hori gordetzen eta babesten jakin izan dutelako. Argazkilariaren birbiloba bat da, Joaquín Mencos Doussinague, Real Defensa markesa, gaur egungo jabea. Eskuzabaltasun osoz eskaini digu Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordeta dagoen bilduma. Bertan, arretaz zaharberritu dute bilduma.
Bisitariak irudi bakoitza leiho ireki gisa ikusi ahal izango du, garai hartako zuzeneko ikuspegiekin, herritarrek eguneroko zereginetan erakusten diguten benetako denbora-tunel gisa, merkaturako bidean edo ibaian garbitzen, bilakaera azkarreko gizarte batean, zeinak aurrerapen berriak gogoko baitzituen eta horiek lortzeko indarrak batzen baitzituen.re kameraren bidez, José Brunet jaunak garaiko esentzia atzematen jakin zuen, eta bere argazkiek gerora irautea lortu zuen. Inoiz ez diogu eskertuko behar beste.
Lola Horcajo Calixto eta Juan José Fernández Beobide
Lo
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04