Psikoanalisia eta emakumeen auzia

Psikoanalisia eta emakumeen auzia
Marea handi batek mundua zeharkatzen du «iraultza feminista» lelopean. Marea horren eraginaren globalizazioak sare sozialen laguntza izan du, emakumeen eskubide eta ikuspenaren alde inoiz egin ez diren topagune eta mobilizazioak egiteko aukera emanez.
Emakume psikoanalistek aktiboki parte hartu zuten gerra arteko garaian sortu ziren mugimendu llibertarioetan, manifestazioak isilarazten zituen zama moraletik emantzipatzen lagunduz.
70. hamarkadan eta «bigarren olatu feminista» izeneko mugimenduaren esparruan, Lacan-ek eztabaida zabal bat izan zuen falizismoaren inguruan Simone de Beauvoir-ek bultzatutako mugimenduko ordezkari nabermenekin. Horrela, klinikaren aukerak Ediporen mugetatik haratago zabaldu ahal izan ziren, emakumeen sexualitateari buruzko ikusmolde berritzaile eta emankor bat sortuz.
Egiaztatu da parekotasun sozialak ez duela gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun subjektiboa konpontzen, hori ez baita rolen bereiztasunera mugatzen; izan ere, sexuen arteko liskarraren kausa izan den horrek literatura eta zinema elikatu du denboran zehar.
Hitzaldiak:
Otsailaren 26a, asteartea, 19:30 (gaztelania)
Sexu nortasunak. Izakia eta generoa
Nolako oinazeak pairatzen dituzte emakumeek? Sexu identitateei buruzko galderei Freud-ek egindako aurkikuntzak eta Lacan-ek egindako ekarpenak. Izakia eta generoa. Emakumeak bistaratzeak haien oinazearen arrazoia konpontzen du?
Apirilaren 4a, osteguna, 19:30 (gaztelania)
Patriarkatuaren interpretazioak
Emakumearen irudikapenak eta irudiak. Falozentrismoaren eta patriarkatuaren jatorria eta interpretazioak. Psikoanalisiaren eta artearen arteko elkarrizketak feminismo berri bat inspiratzen du. Zein apustu egin ditzakegu etorkizunari begira?
Vilma Coccoz. Psikoanalista, Psikoanalisiaren Eskola Lacandarreko eta Psikoanalisiaren Munduko Elkarteko kidea. Freudiar Eremuaren Institutuko irakaslea. Argitaratu duen azken liburua: Freud, un despertar de la humanidad. RBA Editores. Bartzelona. 2017.