Q-tiling lanaren aldaketa
Pablo Valbuenaren q-tiling obraren aldaketak
Pieza nagusia, q-tiling, 400 baldosaz osatuta dago; horiek 25.600 milioi forma-posibilitate sortzera irits daitezke. Erakusketa aretoko patioan, lurrean, 24 interakzioz osatutako aukera bat sortuko da; horiek aldatzen joango dira, erakusketak hartzen duen denboran zehar. Interakzio horietako bakoitzak espazio-denbora alderdi zehatz bat izango du, eta ikusleekiko solasa eragingo du erakusketaren epe desberdinetan.