"La frontera de los malhechores" hitzaldia
Gaur, apirilak 22, arratsaldeko 7:30tan, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta KOLDO MITXELENA Kulturuneak antolatutako jardunaldi berri bat ospatuko da areto nagusian: La Fronterade los malhechores.
Jon Andoni Fernandez de Larrea Rojas hizlariak Behe Erdi Aroko mendeetan Euskal Herriko lurraldeetan bizi izan ziren indarkeria ekintza guztiak azalduko ditu. Indarkeria horren presentzia nabarmenagoa izan zen Araba, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan, eta garai hartako iturriek “gaizkileen muga” bezala bataiatu zuten. Hitzaldi honen helburua; mende haietan muga horrek izan zuen bilakaeraren laburpen bat ematea da. Gainera, bilakaera horren fase ezberdinen identifikazioa eta bereizketa aztertu ditu eta azalduko dizkigu.
Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako irakasle agregatua den, Jon Andoniz Fernandez de Larrea Rojas izango da hizlaria. Historialari honen ikerketak Behe Erdi Aroko mendeetan Nafarroako erresuman izandako gerrateen inguruan dira batez ere. Dena den, Erdi Aroaren amaieran euskal aristokraziaren alderdi ideologikoak eta aitoren semeek Bandoen Borrokan izan zuten papera aztertu ditu ere.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da.