Raf, el "gentleman" de Bruguera
Raf, el "gentleman" de Bruguera / Jordi Canyissà
Barcelona: Amaníaco, 2016
Antoni Guiralek “este libro hace justicia a un grande de la historieta” esaten badu, eta bi hilabetetan 400 orrialdetik gora dituen liburu honen lehen argitalpena agortu bada, iruzkinik idaztea soberan dago.
Halere, “nik ere Raf-en istorioak maite nituen” esateko tentazioa oso handia da. “Mortadelo”ren garaian Mortadelo bera zen errege; baina tebeoak gero eta gustagarriak izan ahala eta, noski, hazi ahala, bertan azaltzen ziren beste pertsonaiak oso ziren nabaritzekoak. Artean, esan gabe doa, Sir Tim O’Theo eta haren unibertsoa. Hura ez zen “beste” serie bat gehiago, beste serie – marrazki – kontzeptu bat baizik.
Brugueraren krak-a eta gero, Raf-en lanak Mirlowe eta Violetarekin segitu zuen; bai eta asteburuetan gauez tabernetan topatzen genuen “El jueves”en ere. Hau da, orri horiek ikusita harrigarria egiten zitzaigun, zer eta gure haurtzaroko oroitzapena gaztaroan balekoa. Eguneratua, nolabait.
Bide batez, liburuaren helburua Brugueraren krak hura kontatzea ez bada ere, inoiz baino argiago eta garbiago sekuentziatu du Jordi Canysissàk. Marrazkilari haiek sortzaileak ez ezik, langileak ere bazirela konturatu gara. Lan faltan, lana lortzeko jorratutako bidearen adibidea dugu Raf bera. Bide hori xehetasun ikaragarriz deskribatzen du autoreak, guztiz ezezagunak egiten zaizkigun Raf-en lanak gogora ekarriz.
Horregatik, hau bezalako biografia hunkigarria egin zaigu. Txikitan ikusten baina azaltzen ez genekiena ulertzen lagundu digu. Raf-en unibertsoa kalitate handikoa ez ezik, uste baino zabalagoa izan zen. Guiralek aipatua guztiz zuzena da. Liburua azkar agortu izana, ere bai.
Sir Desastre