Ramón Andrésen amodiozko alerta
"Literaktum" zikloa bueltan da
Ramón Andrésen amodiozko alerta
Azaroaren 21ean KMKko Santa Teresa Ekitaldi Aretoan emanaldi bat dugu izan ere Ramón Andrés gurean izango da Literaktum zikloaren eskutik. Beste behin, gure artean izango dugu Literatura festa partekatu eta edonori irekitzat interpretatzen duen emanaldi-sorta. Kasu honetako titulua, La alerta amorosa. Un encuentro con Ramón Andrés.
Esaniko gonbidatua Iruñean jaio zen 1955. Urtean eta esan daiteke bere musika formakuntzan oinarritutako liburuen egilea dela, esate baterako, Johann Sebastian Bach. Los días, las ideas y los libros eta Diccionario de música, mitología, magia y religión; Semper dolens. Historia del suicidio en Occidente (2015) edo Pensar y no caer (2016) saiakerak; Los árboles que nos quedan (2020) bezalako poema-liburuak, eta Los extremos (2011) aforismo-liburua. Editore, itzultzaile eta musikari ere izan den Andrések zenbait sari jaso ditu, horien artean: Premio Internacional Príncipe de Viana de la Cultura eta Premio nacional de Ensayo, bere Filosofía y consuelo de la música (2021) liburuagatik.
Ruth Pérez de Anucitaren parte-hartzea, ere, izango duen ekitaldiak lasaitasunaren defentsa, isiltasunaren aldarrikapena, maitasunaren denborari buruzko alerta izango du gaitegi.