Recreakult, ekonomia zirkularra kultura sektorean
Gizarte ekintzailetzako proiektuak ekonomia zirkularra bultzatzen du kultura-sektorean, erabiltzen ez diren materialak berreskuratuz, balio-katean berriro txertatzeko asmoz. Egitasmoa uztailaren 14an aurkeztuko zaie lurraldeko eragileei, tailer topaketa baten bitartez
Shandra Martínez kultura kudeatzailea da Recreakult proiektuaren sustatzailea. Egitasmoak kultura sektorean ekonomia zirkularra sustatzea du xede, gutxi erabiltzen diren edo erabiltzen ez diren materialak berreskuratuz, kulturgintzako eragileek balio katean berriro sar ditzaten.
Ekimen honen bidez, arteetan eta kulturan dihardutenak eragile garrantzitsu bihurtu nahi dira ekoizpen eta kontsumo eredu arduratsuago baterako trantsizioan, horrek lurraldean eragina eta onura sortuko baititu. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen sailen laguntza jaso du.
Aurkezpen publikoak bi zati ditu, lehenengoa proiektua testuinguruan kokatu eta aurkezteko, eta bigarrena, praktikoagoa, kultura azpiegituretan, jardueretan eta proiektuetan sortutako baliabideen eta hondakinen tipologia bateratu, eta erronkak eta aukerak identifikatzeko.
Aukera horietako bat Recreakult plataforma birtuala da non berreskuratutako materialak ikusgai jartzen diren honako hiru helburuekin:
- Erakunde publiko eta pribatuei materialak eta piezak kudeatzeko zerbitzua eskaintzea.
- Hondakinak murrizteari eta kultura-sektoreko baliabideak optimizatzeari balioa ematea, egungo ekoizpen eta kontsumo eredu linealetik eredu zirkularrera igarotzeko.
- Erabiltzen ez diren materialak berreskuratzea bultzatu eta erraztuko duen zerbitzua eskaintzea, kultura sektoreko balio-katean berriz txertatzeko.
Recreakult tailer topaketa
2022ko uztailaren 14a
10:00etatik 12:00etara
Recreakult gunea
Alkolea Pasaia, 1 behea
Egia, Tabakaleraren parean) 20012 Donostia
Xehetasun gehiago
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27