Refugees welcome
Nahiz eta denborek, argazkiek eta mass medien arretak sinestarazi nahi diguten errefuxiatuen krisia delakoa gaur-gaurko kontua dela, egia dena da bizi baldintza gogorretatik ihesi doazen pertsonak direla errefuxiatuak, gerra, errepresio, gehiegikeria, miseria eta zapalkuntzatik ihesi doazenak. Gainera, historian zehar, etenik gabeko fenomenoa izan da.
Hasi stadtluft macht frei historiko hartatik, glebako errefuxiatuek hirietara alde egiten zutenekoa, eta gaur egun gerraren ondorioetatik libratzeko leku seguru baten bila doazen gizon-emakumeen mugimendu edo ihesaldietara arte.
Errefuxiatuak film askotako protagonistak ere izan dira. Tamalez, errealitatearen protagonista ere badira. Eta are okerragoa, hala izaten jarraituko dute.
Hiru astetan zehar fikziozko bizitza horiek ikusten joango gara, filmetako errealitate makilatu eta enpatizatu hori. Kaliforniara alde egin zuten okien ibilaldi tragikoaz geroztik, paperik gabe dagoen eta erabat galduta aurkitzen denarengana iritsiz, inorena ez den lehen mailako lurralde berrian, aireportu batean. Horiek guztiak pertsonak dira, horiek guztiak errefuxiatuak dira.
Eta horrekin batera, 1. solairuko erakusmahaian zuen eskura egongo dira testu hautatuak, proiekzioen lagungarri, gai horren ikuspen pausatuago bat eskaintzeko.
Refugees welcome!