Ricardo Okaranzaren KM Liburutegia Erretratuak proiektua
Ostiralean, uztailak 4, arratsaldeko 4etatik aurrera, Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoan, ‘Biblioteka eta jakintza. Artxiboak, mutazioak eta konfigurazioak’ erakusketa markoaren azken proiektu espezifikoa aurkezten da: KM Liburutegi eta Erretratuak. Berlinen kokatuta dagoen Ricardo Okaranza donostiarrak argazki proiektu bat burutu du, Koldo Mitxelena Kulturuneko langileek eta bertako eremuek garrantzia osoa dutelarik.
KM Liburutegia Erretratuak ikusizko ibilbide bat, eraikinaren sarreran gela eta aretoetarako bidea erakusten digun planoak ematen duen eraikinaren ideiaz oso bestelako bat sorrarazten diguna. Parte hartu duen bakoitzak hondo neutro baten gainean posatu du, eta egin zaion argazkia, azken lanean, berak adierazitako leku horri Okaranzak egindako argazkiaren ondoan ageri da. 72 argazki guztira, sistematizazioa, subjektibotasuna, arrazionaltasuna eta ausazkotasuna konbinatzen dutena, Borgesek eta Ecok irudikatu zuten labirintoaren ideiarantz atzera gakartzan irakurketa bitxi batean. Artistaren helburua izan da Koldo Mitxelena Kulturunearen erretratu bikoitza egitea, hau da, subjektu bakoitzak gustuko duen leku bat aukeratu du, eta horrekin Koldo Mitxelena Kulturunearen eremu guztia osatzeko balio dio artistari.
Ricardo Okaranzak Artearen historia ikasi zuen Bartzelonako unibertsitatean, Berlinera joan aurretik zaharberritzaile bezala lan egitea. 2008an, bere argazki proiektuak aurkezteko aukera eskaini zioten eta Kanadan hasi zuen bere ibilaldia artista bezala. Azken urte hauetan zehar, bere proiektuak aurkeztu ditu Rotterdameko Witte de With-en eta Berlineko Wilde Gallery-an besteak beste.
Azken proiektu espezifiko hau, 20 urte hauetan zehar Koldo Mitxelena Kulturunea eraiki, erabili eta mantendu egin duten pertsonei zuzendutako omenaldi txiki bat da.
{jcomments on}