Richard Attenborough (1923-2014)
Joan den abuztuaren 24an hil zen sir Richard Attenborough, zinema munduan aktore, zuzendari eta ekoizle modura ibilitakoa.
Beste askok bezala, lehen urratsak antzerkian eman zituen eta han prestakuntza sendoa lortu zuen, gerora egin zuen karrera luzean behin eta berriro agerian geratu zena.
Aktore modura ekoizpen askotan nabarmendu zen.In Which We Serve(1942) filmaren atzetik etorri ziren The Man Within,A Private Progress,A Matter of Life and Death,The Angry Silence, Only Two Can Play, The Great Escape-ahaztezina Roger Bartlett gisa egiten duen papera-, The Flight of the Phoenix, The Sand Pebbles-aktore-zerrendako onenaren UrrezkoGloboa-, Doctor Dolittle –beste Urrezko Globo bat-, Séance on a Wet Afternoon, Guns at Batasi -Bafta Saria-, 10 Rillington Place, The human Factor, Brannigan,eta azken garaian, Jurassic Park, Miracle on 34th Street, Hamlet eta Elizabeth.
Zuzendari bezala egindako lana ere ez da garrantzi gutxiagokoa, izan ere 1982. urtean zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi zuen Gandhi filmarengatik.Film horrez gain, beste film interesgarri batzuk ere zuzendu zituen, honako hauek adibidez: Young Winston, A Bridge Too Far, Magic, A Chorus Line, Cry Freedom, Chaplin, Shadowlands eta Grey Owl.
Aktore eta zuzendari gisa egin zuen lana gogoratuko dugu abenduaren 1etik 13ra bitartean.