Richard Dawkins
Oraingo honetan gogora ekarritako idazlea Richard Dawkins (Nairobi, 1941) dugu, britainiar biologoa. Zientzi-dibulgatzaile gisa ezaguna da, laikotasun aldekoa izateaz gain. Polemika eta zer pentsatu ematen dituzten testuen egile hau, gazte zela ezaguna egin zen Gene berekoia argitaratu zuenean, non, besteak beste, konparatzen diren espezieen eboluzioa eta kulturaren transmisioa meme kontzeptua erabiltzen. Azken urteotako lanetan, berriz, haren oroimenak eta zientziarekiko jakin-minaren sorrera nabarmendu dira. Liburutegian haren obra nagusiak topa ditzakezu.