Richard Sorge espioia
Sorge ez zen, baina, bakarka aritu. Bera bezain ausart jokatu zuen talde txiki bat izan zuen lagun. Gehienak, bera bezala, hil eta ahaztu suertatu badira ere.
Zer egin zuen bada hil arte Sorge militante komunistak? Japonian espioi lanetan jardun zuen. Lortu zuen informazioari esker, Sobiet Batasunak naziak garaitu ahal izan zituen. Hau da, Japonen mugimenduen berri jakin ahala, Asiatik Europara armada mugitu zuten, alemaniarrak garaituz.
Horren berri baino, Sorgerengan tentsio horri eusteak zer ekarri zion kontatzen du komiki honek. Sorgeren bizimodua Japonen, Alemaniako enbaxadan espioitza lanetan, da Kreitzek bildu duena. Txuri–beltza eta marrazketa expresionista oso egokiak dira istorioaren arlo pertsonala garatzeko. Epika gutxi.
Handik bizirik atera zirenen testigantzan, flasbacketan, lagungarri oso dira giroa berreraikitzeko. Era berean, dokumentazio gehigarria ere eskertzekoa da. Sorgeren kolaboratzaile eta bikote japoniarren ingurukoei buruz gehiago jakiteko jakin minez geratu gara, baina, esan bezala, haren infernua da istoriaren gakoa.