Roald Dahl (1916-1990)
Haurren lagun erraldoia zen Roald Dhal, helduentzat idazten hasi zen, eta kasualitatez gainera bere bizipenetan oinarritutako kontakizuna argitaratua izan ondoren. Zenbait urte beranduago bere bizitzan oinarritutako beste lan bat idatzi zuen Boy (haurtzaroko kontakizunak) eta haurrentzako bertsioa Bakarka hegal egiten, egin zuen.
Baina, berez, ezkondu eta familia izan arte ez zen hasi haurrentzat eta gazteentzat idazten. Harrezkero, etengabe jardun zuen horretan. Jaiotzaren mendeurrena betetzen den honetan bere obra nabarmenduko dugu liburutegian, hainbat aldiz zinemara egokitua, nahiz eta inoiz ez zuen izan nahi pelikuletan parte hartu, bere osasuna zaindu behar zuela argudiatuta. Horiek ere gure fonotekan aurkituko dituzu.