Robert Mulligan Fonotekan
Estatu Batuetako zinema eta telebista zuzendaria izan zen Robert Mulligan. Bigarren Mundu Gerran parte hartu ondoren, telebista munduan sartu zen lehenengo eta, CBS katean arrakasta garrantzitsuak lortzeaz gain, Emmy saria eskuratu zuen 1959. urtean.
Gero zinemagintzan murgildu zen buru-belarri eta 1962. urtean berebiziko arrakasta lortu zuen Urretxindor bat hiltzea filmarekin, aktore onenaren Saria lortu baitzuen Gregory Peck aktorearekin.
Filma horrez gain, zuzendari horren filmografia oso bikaina da, honako filmak horren lekuko: Come September, Inside Daisy Clover, The Stalking Moon eta Summer of '42. Azkeneko horrekin, besteak beste, Urrezko Globo Sarirako izendapena lortu zuen.
Robert Mulliganek filmografia berrikusiko dugu uztailaren 9tik 14ra bitartean Fonotekan.
{jcomments on}