Robert Saladrigas
ROBERT SALADRIGAS (Bartzelona, 1940ko otsailaren 12a - 2018ko urriaren 22a)
“La Vanguardia” egunkariko literatur kritiko moduan ezaguna bada ere, idazlea eta artikulugilea izan zen baita ere. Horretaz gain telebista eta irratiko saioak zuzendu zituen, baina eginkizun guzti horien gainetik irakurlearena nabarmentzen zitzaion. Katalanieraz idazten zuen eta bere lanak espainierara, portugalerara eta errumanierara itzuliak izan dira. Hainbat sari jaso zituen, besteak beste “El sol de la tarda” edo “La llibreta groga” obrengatik, zeren bere prosan hausnarketa sakonak zein fikziozko narrazioak aurki daitezke.