Roberto Calasso (1941-)
Italiar saiakeragile eta idazle den Roberto Calassorekin (Florentzia, 1941-) idazkera eta edizioaren bideak elkartzen dira. Aste honetan, liburutegiko literaturaren txokoan, Inglesezko literaturan aditua eta itzal handiko Adelphi Edizioniren buru den egile hori da gure protagonista eta bertan topa ditzakezu mailegatzeko ditugun haren lanak. Duela gutxi, Formentor de las Letras delakoaren saria jaso du. Gehiago jakiteko, lotura honetan haren lanaren inguruko analisia irakur dezakezu (gazteleraz).