Robin Williams (1951-2014)
Joan den abuztuan hil zen Robin Williams, komediako aktorea, 30 urte baino gehiagoz umeak eta ez hain umeak gozarazten ibilitakoa. Bere neurrira egindako paperen bidez, antzezpen gogoangarriak egin zituen honako film hauetan: Good Morning, Vietnam, Jumanji, Bicentennial man, Hook, Patch Adams eta Mrs. Doubtfire. Baina erregistroz ere aldatu zuen beste era bateko pertsonaiak antzezteko; esate baterako, film hauetan: Peter Weirren Dead Poets Society (Oh, kapitaina, nire kapitaina…), literaturako irakasle heterodoxoaren papera jokatuz;Awakenings, Robertde Niro handiarekin batera; Terry GilliamenThe Fisher King; Mark Romaneken One Hour Photo; eta Good Will Hunting, Matt Damonekin batera. Azken horrengatik, aktore-zerrendako onenaren Oscar Saria lortu zuen, aktore nagusi onenaren sarirako hiru aldiz izendatua egon ondoren.
Nahiz eta alkohol eta kokainaren mendekotasuna gainditu zuen laurogeiko hamarkadan, berriro erori zen, dibortziatu ondoren. Hori dela eta, depresio handi batean murgildu zen eta horren ondorioa izan zen, agian, bere buruaz beste egitea, San Franciscoko poliziaren arabera.
Egindako lana eta erakutsi zuen talentua betiko geratu zaizkigu.
Haren filmografia gogoratuko dugu Koldo Mitxelena kulturunean azaroaren 10etik 15era bitartean.