Rock itsua
Donostiako Orfeoiarekin eta Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin grabatu ostean Ibon Casas KOLDO MITXELENA Kulturunean izango da rock itsuarekin. (Bind Rock). Kontzertua ostiralean izango da, ekainak 7, 19:30etan.
Ibon Casasek jaio zenetik pairatzen du ikusmeneko patologia bat, erretinosi pigmengarioa, pixkanaka ezinbestean itsutasunera eramaten duena. Baina horrek ez dio eragozten mundua bere erara ikustea. Bere ikusmolde horretan, gainezka ditu bizitasuna, sentiberatasuna, kemena eta baikortasuna, eta horiei esker ikasi du, modu ia autodidakta batean, hainbat musika tresna jotzen –hala nola baxua, gitarra eta bateria -, eta bere kantuak abesten, konposatzen, nahasten eta ekoizten. Berak sortua da Blind Rock deiturikoa: musikaren bitartez ikusteko bere era.
Dametuvision kanpaina sozialaren bidez –audiobisual kolaboratibo bat egitea da proiektuetako bat – Ibon Casasek erakutsi nahi du posible dela oztopo guztiak gainditzea.
Bestalde, KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian Paula Arbideren argazki erakusketa ikus daiteke ekainaren 10era arte. Argazkilari argentinarrak Ibon Casasi argazkiak jasotzen dira Blind Rock lanean.
Zer: Rock itsuaren blindkontzertua
Non: Areto Nagusian
Noiz: ekainaren 7an, ostiralean, arratsaldeko 7:30etan