Rockomikiak +

Rockomikiak: Binetak & Doinuak erakusketa azken txanpan sartu da. Otsailaren 7a arte zabalik izango da eta aste honetan bi ekintza izango ditugu.
Osteguneann: Asisko Urmeneta. 19.00etan Ganbara aretoan
Napartheideko sortzailea. Gartxot komiki liburuaren eta filmearen egile. Mantxut edo Argiako asteroko tira dira bere lan esanguratsuenetarikoak. Era berean, musikarekin kolaboratu izan du, diskoen azalak ez ezik, diskoen libretoak ere irudiekin hornituz. Negu Gorriaken Borreroak baditu milaka aurpegi dugu ezagunena.
Era berean, Ekialde Urruneko Historiaren ildotik, NG zein Kojon Prieto Napartheid abestia musika zuten.
Larunbatean: Xabier Gantzarain: 12.00etan Komikigunean.
Gantzarain Arte Ederretan dugu lizentziaduna, idazle, liburu askoren azalen egile eta iruzkin ugariren aita bada ere. Sautrela saioan kolaboratzaile edo Artelekun urtean lanean eman ondoren, egun Kalostra Arte Eskolaren koordinatzailea da.
Estetika, Artea, Kultura popularra eta beste horrenbeste gaien inguruko bere iruzkinak zeinek ez ditu irakurri