Rockomikiak
Rockomikiak, bineta eta doinuak erakusketak zabalik ditu ateak KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Bertan rocka eta komikia uztartuta egongo dira urtarrilaren 31 arte.
Erakusketa honen helburu nagusia garai bateko kultura herrikoia balioan jartzea da. 80 eta 90. hamarkadetan kulturaren bi adar hauek nola bat egin zuten eta Euskal Herrian zein giro kultural sortu zen. Estetika eta etika marjinalak lortutakoaren ispilu izan nahi du eta nola nazioarteko giroan tokia egin zuen.
Aurkezpen ekitaldian Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura, Gazteria eta Kirol zuzendaria eta David Zapirain eta Koldo Almandoz komisarioak izan dira.
Komiki, fanzine, disko azal, libreto eta bideoklipek osatuko dute David Zapirain eta Koldo Almandozek zuzendutako erakusketa.
Kultura zuzendariak ezohiko kultur espresioei aukera bat emateko asmoa erakutsi du, bide horretan beste pauso bat eman nahi izan dugu, filosofia berdinarekin, kultur espresio ezberdinei aukera emanez. Kasu honetan foku handi eta dirdiratsu horietan leku gutxi izan ohi dutenentzat zabalduko ditugu ateak. Rocka eta komikiak uztartzen dituen erakusketa zabalduko dugu.
Modu ezberdinean jorratuko da gaia.
1. Erakusketa:
4 atal ezberdin izango ditu.
-Musika: disko azalak eta libretoak
-Komikia: musikarekin lotura zuzena dutenak
-Irakurgaiak: komiki eta liburuak
-Telebista: garaiko bideoklipak ikusgai
2. Hausnarketa:
Irakurgaien bitartez eta bisita komentatuekin (interaktiboekin) hausnarketa bultzatu nahi da.
3. Lana:
Bakoitzaren sormena bultzatzeko helburuarekin fotokopiagailu bat izango da, bakoitzak bere muntaiak egin ditzan, eta lan tailerrak egingo dira.
4. Telebista:
Garaiko bideoklipen proiekzioa.
Erakusketa honek ez du nostalgia bilatzen, egungo kultura herrikoira nondik heldu garen, eta bide batez, egun nolakoa den aztertu nahi du.
Garazi Lopez de Etxezarretak erakusketa ezberdina izango dela azpimarratu du oso interesgarria iruditzen zait, honekin Koldo Mitxelenaren ateak publiko ezberdin eta zabalago batentzat ireki nahi ditugulako. Gazteagoak izan daitezke, edo bere gaztaroan gai honekin erlazio zuzena izan zuten helduagoak. Azken finean erakusketa honek beste kultur sentsibilitate bat dutenak ere erakarri nahi ditu Koldo Mitxelena Kulturunera.
Horretarako hitzaldi ezberdinak prestatu dira Ganbaran bertan eta Komikigunean. Iñaki Otamendik zabalduko du ostiralean hitzaldi ziklo hau eta Harkaitz Canok itxi urtarrilaren 31n, tartean Garbiñe Ubeda, Yurre Ugarte, Kini, Larri, Asisko Urmeneta edo Xabier Gantzarainek hartuko dute protagonismoa.
Erakusketa:
abenduak 17- urtarrilak 31
Ordutegia:
asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:00
larunbatetan: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
{jcomments on}