Rockomikiak eta gehiago
Rockomikiak-Binetak & doinuak erakusketa urtarrilaren 31 arte irekita egongo da Ganbaran eta honen arira bi jarduera ditugu aste honetan.
Asteazkenean hilak 14, arratsaldeko 7etan, Garbiñe Ubeda eta Yurre Ugartek dute eztabaidarako hitzordua, eta galdera bat egingo dute: Non zeuden neskak?
Garbiñe Ubeda zaletasunez idazlea da eta ogibidez kazetari eta diseinatzailea da, bereziki Egunkariarentzat eta batzez ere Argiarentzat lan egin du. Negu Gorriak-ek 1995ean egindako biraren inguruan liburu bat idatzi zuen, Negu Gorriak: Idea Zabaldu Tour. Ez da bakarra, ezkerrak kulturari egindako ekarpenaren hausnarketa bat ere egin baitzuen, Mila Ezker. Iaz Hobe Isilik nobela idatzi zuen.
Yurre Ugartek berriz gidoilari eta editore lanak egin ditu. Laburmetrai zuzendari da, eta bi antzerki lan zuzendu ditu Himalaya Blues eta Ezin ihesi. Hainbat liburu idatzi ditu, kontaketa bat: Gasolindegian, eta haurrentzako bi: Itsaso maleta batean, Naia eta Nabil detektibeak.
Larunbatean urtarrila 17, eguerdiko 12etan, Komikigunean (Errege-erregina Katolikoak 16) hitzorduaren ardatza TMEO izango da: inoiz kontatu gabeko jatorria.
Nerea Lekuona eta Larri izango dira bertan TMEOko kide bezala.
TMEOk eskemak hausten jarraitzen du. Bere orrialde zorrotz eta garratzek barrea eragin dute, baina baita hausnarketa ere ikuspuntu zabala dutenen artean, ez bakarrik komiki irakurleen artean, eta bidean polemika bat baino gehiago izan du.
80. hamarkada emankorrean zegoen marrazkilari talde zabal bat elkartzeko helburuarekin sortu zen, baina egun bere helburu editoriala, beste toki batzuetan, edozein arrazoi dela tarteko, lekua ez duten autoreei aukera ematea da.
Irabaziak ez dira inoiz kolaboratzaileei ordaintzeko adinakoak izan, TMEO fanzine bat da, baina bere difusioa eta pisu soziala aldizkari askorena baino handiago da.
Rockomikiak osatzeko bi hitzordu zoragarri.
{jcomments on}