Rod Taylor (1930-2015)
Duela gutxi hil da Rod Taylor. Aktore australiar hau, 60ko hamarkadan galaia izandakoa eta mundu zabalean oso ezaguna Alfred Hitchcocken The birds izeneko filmean egindako lanagatik.
Aipatutako paper handi horren aurretik egin zituen beste lan batzuk ere zineman, Richard Brooksen eskutik The Catered Affair eta Edward Dmytryken eskutik Raintree County Elizabeth Taylor, Montgomery Clift eta Eva Marie Saintekin batera.
Zazpigarren artean izandako adurra gainbehera hasi zenez gero, telebistara jo zuen eta 60 eta 70eko hamarkadetan aintzat hartzeko moduko hainbat telesail grabatu zituen, Hong Kong adibidez, Lloyd Bochner lagun zuela, eta Bearcats Leslie Nielsen, John Vernon edo Keenan Wynn aktore garrantzitsuekin batera.80ko hamarkadan arrakasta handia lortu zuen gerrahotzaren inguruko Masquerade telesailarekin.
Rod Taylorren beste film interesgarriak honako hauek dira: Separate Tables,The Time Machine, Sunday in New York, Young Cassidy, Hotel, Chuka, Zabriskie Point -Michelangelo Antonionik zuzendua-, The Train Robbers, Marbella, un golpe de cinco estrellas -Fernando Fernán-Gómez eta Paco Rabalekin- eta azkenik, QuentinTarantinoren Inglourious Basterds filmean Winston Churchillen papera eginez.
Aktore hori gogoratuko dugu martxoaren 23tik 28ra bitartean.