Ruth Rendell (1930-2015)
Polizia-eleberriak, oro har, eta ingelesak bereziki, beste idazle handietako bat galdu du: Ruth Rendell.
Idazle hori, Agatha Christie, Dorothy Sayers eta P.D. James idazleekin batera, eleberri poliziakoaren dama handien talde hautatu bateko kidea da.
Bere lehen eleberri argitaratua From Doon with Death izan zen 1967. urtean eta hor ageri da lehenengo aldiz bere pertsonaia ezagunenetako bat, Wexford inspektorea, hain zuzen.
Haren obraren ezaugarri garrantzitsuenetakoa da bere pertsonaiei egiten dien azterketa psikologikoa, kritikaren ahobatezko aitortza lortzerainokoa.
Telebista eta zinemara ere egokitu ziren haren obra batzuk, horien artean Pedro Almodovarren Carne trémula izeneko filma, Live Flesh nobelan oinarritua. Claude Chabrolen La cérémonieizeneko filmaren gidoian ere parte hartu zuen Chabrolekin batera.
Literatura sari asko jaso ditu bere literatura ekoizpen emankorragatik, besteak beste, Crime Writers Associationelkarteak ematen duten Zilarrezko Daga 1987. urtean; Urrezko Daga, berriz, lau alditan jaso zuen (1976, 1986, 1987 eta 1991. urteetan); Diamantezko Daga generoari egindako ekarpenengatik. 1980. urtean National Book AwardSaria lortu zuen; hiru Edgar Allan Poe sari; eta Sunday Times-ek ematen duen literatura saria 1990. urtean.
Barbara Vine ezizenarekin ere idatzi zuen.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak gonbidatzen zaituzte nobela beltzaren dama handi horren obra ezagutzera.