"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
Opor garai betean murgildu aitzin, K bulegoak 2023ko bosgarren saio irekia antolatu zuen. Ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoez mintzatuko ginen hezkuntza eta kultura eremuetan diharduten eragileekin. Beti bezala, elkar ezagutu eta lankidetza sustatzeko aukera ezin hobea izan zen.
Uztaileko egun lanbrotu batean, 10 bat lagun bertaratu ginen kulturaz, arteaz eta pedagogiaz solastatzera. Hainbat diziplinatan aritutako kulturgileak hurbildu zitzaizkigun Santa Teresa komentura. Zinema, antzerkigintza, literatura, arte plastiko, kultur hezkuntza eta bitartekaritza alorretako uretan murgildutakoak ziren, eta ikuspuntu osagarri eta inspiratzaileak zekartzaten soinean. Eta hori gutxi balitz bezala, gainera Gipuzkoako hainbat herritatik zetozen.
Elkarrizketari bidea zabaldu aurretik, mahai gainean mimoz eta limoi freskoez egindako limonada eta zuntz eduki handiko gailetak jarri genituen, baita hausnarketa gazi-gozo pare bat ere ahozeruan eta buruan bizitasuna eragiteko nahiaz.
Lehenengo hausnarketa. Kultur sistemak garapen sortzaile eta iraunkorra edukitzeko baditu hutsune eta zailtasunak. Hezkuntza sistemak, ezbairik gabe, urteak daramatza zalantzan jartzen bere oinarriak, eta hamaika moldaketa zein berrikuntza jasotzen eremu askotatik. Orduan, artea eta kultura hezkuntza eremura eramatean, zer testuingururi egin behar dio aurre?
Bigarren hausnarketa. Hezkuntza sistema osotasunean hezkuntzara dago antolatuta, ikaskuntzara baino gehiago. Hemen Chillida goraipatu genuen, hark baitzioen artea ezin zela irakatsi.
«Ez dut arte-irakaskuntzan sinesten. Artea ikas daiteke, baina ezin da irakatsi. Norberak ez dakiena jakiteko nahiak sekulako boterea du. Nahi horrek edozer gaindi dezake. Alegia, nik irakaskuntza errespetatu egiten dut, baina nire ustez, irakaskuntzan sinplifikazio-gauzak egon daitezke eta nik gauza horiek baztertzen ditut. Nire ustez, artean irakats daitekeena ez da funtsezkoa, funtsezkoa ezin baitizu inork irakatsi, funtsezkoa zuk zeuk ikasi behar duzu».
Nola neur dezakegu balio pedagogikoaren inpaktua? Nola balio ukiezinak?
Itaun horiei ihardetsi genien eta baita beste batzuei ere. Gogoetatutakoa kronika batean bildu dugu orain, eztabaidari jarraitzeko asmoz.
Irakur kronika osoa eguzkitan zaudela edo gerizpean zaudela!
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27