Samir Amin
SAMIR AMIN (1931-2018)
Egipziarra jaiotzez, 50.eko hamarkadan Parisen ikasi zuen: Zientzia Politikoak, Estatistika eta Ekonomia. Hasieran Frantziako Alderdi Komunistaren militantea izan zen, gerora marxismo sobietarretik urrundu egin bazen ere eta maoista taldeetan murgildu. Azpigarapenaren jatorria eta mundu mailan ematen den metaketa kapitalistari buruzko tesia aurkeztu zuen. Malin eta Senegalen bizi izan zen. Kritikoa izan da globalizazioaren aurrean eta bere bizitzako ardurarik handienak izan dira Afrikaren duintasuna erdiestea eta herri eta pertsona behartsuenen alde borrokatzea.