Samuel Beckett (1906-1989)
25 urte pasa dira Samuel Beckett, literatura esperimentalismoaren XX. mendeko ordezkaririk garrantzitsuenetakoa, hil zela. Irlandar dramaturgo, nobelagile eta olerkigile hori genero guztietan nabarmendu zen baina, batik bat, antzerkian. Godoten esperoan (1953) izeneko obra absurdoaren antzerkiko pieza handienetakoa da.
Prestakuntza sendoko gizon horrek frantsesa eta italiera ikasi zituen Dublinen. Filologia modernoan lizentziatu zen eta ingeleseko irakurle plaza batean hasi zen lanean Parisko L’École Normale Superieure ikastetxean eta han ezagutu zuen James Joyce eta haren laguna, laguntzailea eta itzultzailea izatera iritsi zen.
1969. urtean Literaturako Nobel Saria irabazi zuen “erabilitako idazkerarengatik, nobela eta drama moduak eraberrituz, gizaki modernoaren miserian handitasuna lortzen duelako”. Haren literaturan aipatu beharrekoak dira honako lan hauek: Watt, Molloy, Malone meurt, L'Innomable-k, Godoten esperoan, Fin de partie, Krapp's last tape, Happy Days,Act Without Words, Not I, That Time, Footfall, Murphy, Comment c'est etaCompagnie.
Dramaturgo bikain horren lana ezagutzera gonbidatzen zaituztegu Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian.