San Fermin 2023
Gaurtik hasita eta datorren uztailaren 14ra arte, Iruña zuri-gorriz jantziko da Sanferminak ospatzeko. Festa honi buruzko hainbat bitxikeria kontatuko dizkizugu…
San Fermin 2023
San Fermin, erromatarrek 303. urtean Frantziako Amiens herrian hildako matiri bat izan zen.
Santu honenganako debozioaz hitz egiten duten lehen dokumentuak XII. mendekoak dira. Artxiboek diotenez, Pedro de Artahona gotzainak San Ferminen erlikia bat Iruñera eraman zuen 1186. urtean, eta ordutik aurrera haren omenezko ospakizunen tradizio luzea hasi zen.
Erdi Aroan, urriaren 10ean, erlijio-funtzioak eta hiriko txiroentzako bazkari jendetsua ospatzen ziren, San Fermin Amiensen sartu zela oroitzeko. Pixkanaka, hainbat jarduera gehitu ziren, hala nola antzerkia eta dantzak, baina ospakizunak XVI. mendean ezarri ziren.
1591. urtean, udazkeneko eguraldi txarra zela eta, Udalak uztailaren 7ra aldatu zuen jaia, azoka frankoarekin batera, erosle eta merkatari ugari erakartzen baitzituen.
Ohikoa da iruindar jantzia janztea: zuriz alkandora, galtzak edo gona, eta gorriz gerrikoa eta zapia, baina jantzi horren jatorria ez dago oso argi, teoria ezberdinak baitaude.
Hala ere, elezahar batek dioenez, santuari lepoa moztu zioten, eta horregatik lepoan zapi gorri bat jartzea. Hori dela eta, tradizioak agintzen du zapia lepoan lotu behar dela jaiak inauguratzen dituen txupinazoaren ostean, eta ez kendu Pobre de mí bukatu arte, jaiak bukatzen direnean.
Ernest Hemingway izan zen Sanferminak nazioartera zabaldu zituena. 1923ko uztailaren 6an bisitatu zuen lehen aldiz Iruña, bere erreportajeetarako inspirazioa bilatzeko. Jai-giroarekin hain liluratuta geratu zenez, Fiesta: eguzkia jaikitzen da izeneko eleberria idaztea erabaki zuen, Sanferminak historiako jairik ospetsuenetako bat bihurtuz.
Sanferminetarako grina duten beste pertsonaia batzuk, besteak beste, Ava Gardner, Orson Wells edo Charlton Heston dira.
Tradizioak dioenez, entzierroen jatorria Nafarroako artzainak zezenketekin Nafarroako Erriberako belardietatik Plaza Nagusira sartzean datza. Goizean goiz, artzainak eta joaldunak korrika sartzen ziren, zaldizko edo oinezko bizilagunekin batera, abelburuak kortetan giltzapetzen laguntzeko. Pixkanaka prozesu hori ezagun egin zen eta hortik sortzen dira gaur egungo entzierroak.
Hurrengo estekan, liburutegiak mundu osoan ezaguna den festa honi buruz duen funtsera sartu ahal izango zara.