Scanner Ibiltaria proiektua ostiralean iristen da
Ostiralean, maiatzak 30, Tabakaleran egindako eskaner ibiltaria KMKra etorriko da. Lugaritzeko Kultur etxean egon ondoren, gure liburutegiaren txanda iritsi da eta jarduera bat antolatu da. KOLDO MITXELENA Kulturunetik gonbidatzen zaituztegu jarduera honetan parte hartzeko.
Scanner Ibiltariaren proiektuaren barnean, gaur egungo gizartean digitalizazioak duen garrantzia nabarmendu eta hedatu nahi da. Hiritarren, kolektiboen eta erakundeen partaidetzari esker, liburu eskaner hau alde batetik bestera ibiliko da digitalizazioa helburu duten ekimen desberdinak ahalbideratuz.
Arratsaldeko 5etatik 8etara Udane Juaristi, Julen Ribas, Ricardo Azkagorta, Dei Gaztelumendi eta Josu Maroto marrazkilariek gure inguruko etxe, lorategi edo kaleen zuzeneko marrazkiak sortuko dituzte. Lanean arituko diren bitartean haiekin batera egongo gara beren lan molde eta estiloak ezagutzeko eta beraiekin batera marrazteko gonbitea egiten dizuegu.
Hurrengo egunean larunbata, hilak 31, goizeko 10.30etan Komikigunean (Errege-Erregina katolikoen kalea 16) eskaner ibiltaria erabiliko dugu marrazki guztiak digitalizatzeko eta publikazioaren lehen urratsak emateko.
Ekainaren 6ean, ostirala, arratsaldeko 7etan, liburutegian, erakusketa zabalduko da jatorrizko marrazkiak eta egindako liburuak aurkeztuz.
Hilaren 12 eta 13an, Komikigunean, arratsaldeko 6etan, koadernaketa landuko dugu arteliburu21 elkartearekin.
Hilaren 20an, denen artean sortutako liburua aurkeztuko dugu eta bost ale zozkatuko ditugu.
Gogorarazi nahi da, ostiral honetako jarduera entretenigarri honetan edonork parte hartu dezakeela. Parte hartu nahi dutenentzat koaderno batzuk utziko dizkiegu, beraien obrak egiteko aukera izan dezaten.{jcomments on}