Seeing Auschwitz. Apirilaren 1etik 5era irekita

Gure Erakustaretoak bere ateak irekiko ditu apirilaren 1etik 5era ere.
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Seeing Auschwitz / Auschwitz ikusten
Auschwitzek, gizadiaren historian inoiz izandako sarraski zentro handienak, funtsezko eginkizuna bete zuen Holokaustoan, Europa osoko juduen genozidioan, eta nazien beste krimen batzuetan.
Egun, iturri gutxi batzuek ateratako argazki kopuru eskas samar batean oinarritzen da esparruari buruz dugun irudia: hau da, Auschwitz nola «ikusten» dugun. Oro har, nazien krimenen oinarrizko froga bat dira argazkiok, baina ikusleari desafio bat planteatzen diote, halaber. Argazki bakoitzak iraganari gure begiekin begiratzen ari garela pentsarazten digu, leiho batetik bezala. Baina ez da hala. Argazkian jasotako segundo frakzio hori berariaz aukeratu zuen argazkilariak, hain zuzen ere, hemen erakutsitako irudi gehienetan kriminal nazi bat zen argazkilari batek.
Erakusketa honetan, haien asmoez harago joateko gonbita egiten dugu. Azter dezagun sakonago zer azaltzen duen argazki bakoitzak, ez soilik une eta toki zehatz horri buruz, baizik eta baita argazkilariei buruz ere.