Sei sari eta uko egite bat
Joan den urriaren 8an argitaratu ziren 2015eko Euskadi Literatura Sarien irabazleak: Yolanda Arrieta euskarazko haur eta gazte literaturan, Martin Olmos gaztelerazko bere lehenengo elaberriagatik, oraingoz bakarra ere eta Joxe Azurmendi euskarazko saiakeran. Ondoren, literatura lanaren ilustrazioarena Ana G. Lartiteguiri, itzulpengintzarena Juan Gartzia Garmendiari eta saiakera gazteleraz Joseba Zulaika Iruretari etorri dira. Haiekin batera, Mikel Peruarena gogora ekarriko dugu, euskarazko eleberriagatik jasotako sariari uko egin dio, argitaratutako gutunean azaldu zuen arrazoiengatik. Horien guztien lanak aurkituko dituzue liburutegiaren lehenengo solairuan. Gozatzeko ordua!