Selma Lagerlöf (1858-1940)
Selma Lagerlöf lehen emakumea izan zen Literaturako Nobel Saria (1909) jasotzen, aintzakotzat hartu zirelako bere lan guztietan ageri diren ezaugarriak, hau da, idealismo ausarta, imajinazio zirraragarria eta pertzepzio espirituala.
Aldakan jaiotzetiko lesioa zuenez gero, ezin izan zuen ume jolasetan ibili, eta egoera horren ondorioz era guztietako kontakizunak irakurri eta entzun zituen.Eta konturatu gabe, ipuin idazle handi bat izatera iritsi zen.
1895. urteaz geroztik, literaturan sartu zen buru-belarri, Koroak betirako emandako urteko lansariari esker.Suediako herri istorioak eta ipuinak jasotzen ditu bere idazlanetan.Upsalako Unibertsitateak “honoris causa” doktoratu zuen 1907. urtean eta bi urte geroago, lehenago aipatutako Literaturako Nobel Saria jaso zuen eta Suediako Akademian sartzea lortu zuen, akademiaren bi mendeko bizitzan lehen aldia izanik emakume bat sartzen zela.
Egindako lan aipagarrienak hauexek dira: La saga de Gösta Berling, Lazos invisibles, Jerusalen, lehen eta bigarren partea, La casa de Liliecrona, Cuento de una casa solariega, El proscrito, El anillo de los Löwenskölds trilogia, De una granja sueca, Trolls y hombres, El maravilloso viaje de Nils Holgersson a través de Suecia –ezagunena, beharbada- eta El diario de Selma Lagerlöf.
Ipuin idazle handi hori gogoratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian.