Sherlock Holmes KMKko Liburutegian
1887. urtean sir Arthur Conan Doyle-k literatur historiara pasako zen detektibe bat sortu zuen, Sherlock Holmes izenekoa, 4 nobela eta 56 kontakizunetan. Detektibe horrek, kasurik zailenak ere, konponduko ditu, behaketa-dohain izugarria eta akatsik gabeko arrazoiketa erabiliz. Beti izango du bidelagun Watson doktorea.
Zinemak ere unibertsalizatu nahi izan du pertsonaia hori eta hilezkortzea ere lortu du, Basil Rathbone, Peter Cushing edo Robert Downey jr. bezalako aktoreen bidez.
KMko liburutegiak munduan ezaguna den detektibe horren materialak erakutsiko ditu 1. solairuko erakustokian, Luis Gasca Bildumatik ekarritakoak, hain zuzen.