Shirley MacLaine (1934- )
80 urtera iritsi den Hollywoodeko beste aktore handi baten aurrean gaude, Shirley MacLaine, filmografia luze eta arrakastatsu baten jabe baita. Alfred Hitchcockek zuzendutako The Trouble With Harry? filmarekin hasi zen 1955. urtean, Edmund Gween eta John Forsythe lagun zituela.
Izendapen eta sari asko lortu ditu bere karrera arrakastatsuan.Urrezko Globo eta Bafta sari batzuez gain, Oscar sarirako ere izendatua izan zen behin baino gehiagotan,besteak beste, film hauengatik: Vicente Minnellik zuzendutako Some Came Running (1958); Billy Wilder handiaren The Apartment (1960) eta Irma eztia (1963), Jack Lemmon bikainarekin batera; The Turning Point (1977), eta azkenik, Terms of Endearment (1983), Jack Nicholsonekin interpretazioan zein baino zein arituta.
Horiez gain, arrakasta handiko beste honako film hauek ere grabatu zituen:Around the world in eighty days, Can-Can, Ocean’s eleven -60ko hamarkadako kuadrilla ospetsuan parte hartu zuen emakume bakarrenetakoa izan zen -, Pack Rat, Frank Sinatra, Dean Martin, Peter Lawford eta Sammy Davis jr.-ekin, What a Way to Go!, The Yellow Rolls-Royce, Woman Times Seven, Two mules for sister Sara -Clint Eastwoodekin batera egindako westerna-, Being There - Peter Sellers bikainarekin- eta Steel Magnolias. Hollywoodekozinemaren ikono horren lana ekarriko dugu gogora urtarrilaren 12tik 17ra bitartean.
{jcomments on}