Si es verdad que me llamo Rafael...Gabriel Celaya

Poesia ez dago olerkietan. Duela hamar urte hil zen Gabriel Celaya poeta. Berez, Rafael zuen izena. Bere izena berregiten ausartu zen. Rafael Gabriel Juan Múgica Celaya Lecetak besteek aurrikusitakoari uko egin zion. Bere bizitza eta izena aldatu eta patua eraiki zuen.
Hamar urte geroago Gabriel Celaya gogoratzen badugu, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere ondarea gorde eta zabaltzen badu eta Koldo Mitxelena Kulturuneak erakusketa bat antolatzen badu, zalantzarik gabe, poeta izaerarengatik eta bere poesiaren mailarengatik da. Biografiaren gorabeheren, izaera intelektual eta artistikoaren eta ondarearen gainetik, gainetik dirauena eta benetan garrantzia duena Gabriel Celayaren hitza da.
(...)
Joxean Muñoz.Txabi Basterretxea
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17