Silvana Mangano (1930-1989)
Silvana Mangano (1930-1989)
Italian jaiotako aktore eder hori oso ospetsua izan zen 50eko hamarkadatik 70eko hamarkada hasiera arte. Edertasun lehiaketetan ibili ondoren (Miss Erroma izan zen) zazpigarren artera iritsi zen Marcello Mastroianniren eskutik.
Talentua bazuela erakutsi zuen berehala, eta horren lekuko, filma hauek: Riso Amaro -ahaztezina “El negro zumbón” abestu zuenean erakutsitako sentsualitatea-, Edipo re,Teorema, Morte a Venecia, Ludwig edo Gruppo di famiglia in un interno}
Azaroaren 12tik 17ra bitartean haren filmografia berrikusiko dugu.