Sir Desastre: La posada del fin del mundo
P. Prugne; T. Oger
L’auberge du bout du monde. Casterman. La posada del fin del mundo. Norma.
2004-2007. 3 v.
Bukaeratik hasiko al gara? Behar bada amaiera ez da istorioaren onena, nahiz eta irakurleak amaierako ustekabe guztiak nekez asmatuko dituen. Baina bukaera horretara eraman gaituen bidea nekez ahaztuko dugu. Artegatasuna da nagusi kontakizun osoan zehar. Gaitza eta Ona banatuta dauden arren, nagusitasuna non datzan, hori ez dugu argi ikusiko. Ezta azken unean ere. Horrela, XIX. mendeko beldurrezko kontakizun klasiko batean murgilduta gaudela pentsatuko dugu. Poe eta Lovecraft, aipatu ditu kritikoren batek lan honen aipu egitean. Ez da gehiegikeria. Hoztasuna, umeltasuna eta kresala dituzte eta ezaugarri bai ostatuak bai eta herri osoak.
Fantasia, Izua, Maitasuna… Bretainiako kostaldeko arrantza herri batean, modernitatearen atean egonagatik Breizh zaharreko giro magikoan murgilduta dagoena. Eta giro hori, magikoa zein itsas girokoa, bikain jasotzen da istorioan zehar. Horren meritua, marrazkiarena eta kolorearenak dira. Horregatik, patuak pertsonaiekin hau edo beste egitea deliberatu badu ere, merezi duen komikia da hau.
Gero, gutako bakoitzak topatuko ditugu bertan bestelako erreferentzia literario, artistiko, historikoak… edo beldurrak. Nork bereak.
Sir Desastre