Soir.ee Mademoiselle Basque
Artea, berrikuntza eta emakumeen ahalduntzea esperientzia paregabe batean elkartzen dira
Soir.ee Mademoiselle Basque
Euskal artearen, berrikuntzaren eta emakumeen ekintzailetzaren konbergentzia nabarmentzen duen erakusketa bakarra da. Erakusketa honek Eusko Jaurlaritzaren, EAEko hiru Foru Aldundien eta BBK Fundazioaren babesa du, eta Deustuko Unibertsitatearen, Bilboko Arte Ederren Museoaren eta EITBren laguntza, 2017an Belgikan sortu zen proiektu original baten emaitza izanik, Europako Batzordearen laguntzarekin.
«Soir.ee Mademoiselle Basque»-k arte-erakusketa soil baten mugak gainditzen ditu; inspirazioa, sormena eta emakumeen ahalduntzearekiko lotura paregabea agintzen duen esperientzia inguratzailea da.
Ikusgai dauden hamabi lanetako bakoitzak Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) espezifiko bat irudikatzen du. Mihise bakoitzak, artelan aparta izateaz gain, enpresa proiektu bat, enpresa sortuberri bat edo ekimen berritzaile bat du atzean, guztiak ere emakumeek gidatuak. GJHek batzen dituzte.
«Soir.ee Mademoiselle Basque» aukera paregabea da publikoak arte-aniztasuna esploratzeko eta erakusketa honi bizia ematen lagundu duten artista pintore eta ekintzaileen talentua ospatzeko. Ez da arte-erakusketa hutsa; ahalduntzea eta eraldatzea agintzen duen topaketa da.
Erakusketa ikusgai egongo da Santa Teresa Komentuko Atarian (Elbira Zipitria 1, 1.º) abenduaren 12tik urtarrilaren 31 arte.
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera
17:00 - 20:00
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04