Soka. Euskal dantzaren urratsetan

SOKA Euskal dantzaren urratsetan
Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako SOKA erakusketa ibiltariak euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu. Erakusketa multimedia, lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri bertan (argazki bildumak eta filmak, lekukotasunak, soinu zatiak...). Besteak beste Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak dira bai eta bertze artxibo aski ezezagun asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko.
2016ko otsailaren 4tik apirilaren 2ra
Ganbara aretoa, 3. solairuan
Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00 (martxoak 24, 25 eta 26 irekita)
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17